Dokumentazio zentroa. Artikulu nabarmenak. 2010

  Artikulu interesgarrien bilduma historikoa

2010


Abendua

Iñaki García Borrego. Jóvenes de origen inmigrante: desigualdades y discriminaciones

Immigraziotik etorritako gazteei zeharka eragin diezaiekeen diskriminazioari buruzko artikulua. Egileak honako hiru soslaien balizko egoerak bereizten ditu: Espainian jaiotakoenak eta derrigorrezko eskolatzea hasi aurretik heldutakoenak, derrigorrezko eskolatze-adinean heldutakoenak eta eskola-garai horren ondoren heldutakoenak. Talde bakoitzaren gizarte-ezaugarri nagusienak aztertu ondoren, Espainian egun ikus daitekeen gizarte-zatiketa prozesuari buruzko hausnarketa egiten du.

Revista de estudios de Juventud, 89. zk.,2010.eko ekaina, 125-142. orr.

 

 

___________________________________

 

Dori Díaz. Disculpen las molestias, estamos de mudanza ¡soy adolescente!.

Nerabezaroari eta gazteek garai horretan bizi dituzten aldaketei buruzko gogoeta eskaintzen du artikulu honek. Balizko egoerak azaltzen ditu, bai eta guraso edo hezitzaileentzako aholkuak eta bibliografia osagarria eman ere.

Revista Padres y Maestros, 335. zk., 2010eko urria, 5-9. orr.

 

____________________________________

Ambrose Leung; Cheryl Kier, Music preferences and young people’s attitudes towards spending and saving.

Ikerketa honen xedea gazteen musika-gustuen eta dirua aurrezteko edo gastatzeko jarreraren arteko harreman-ereduak aurkitzea izan da. Lanaren hipotesiaren arabera, litekeena da helduek onetsitako musika entzun ohi duten gazteek dirua aurreztea. Aitzitik, "agintearen aurkako" musika entzuten dutenek aukera gehiago dituzte dirua bulkaden arabera gastatzeko. 14 eta 24 urte bitarteko 178 pertsonaren artean jasotako datuak erabili dira.

Hip-hop, rap, rhythm'n'blues, dance, house eta sistemaren aurkako mugimenduekin erlazionatutako musikak entzuten zituzten partaideek dirua gastatzeko joera zutela eman zuten aditzera emaitzek. Opera klasikoa, musikalak, big band-ak, munduko musikak, gaur egungo rock-a, hau da, helduek onetsitako musika-motak entzutzen zituztenek, aldiz, dirua aurrezteko joera handiagoa zuten.

Journal of Young studies, 13. lib. 6.zk., 2010.eko abendua, 681-698. orr.

[igo]


Azaroa

 ¿Políticas de juventud?

 Dossier hau gazte-politiken plangintzari buruzkoa da, gazteei zuzendua. Hiru elkarrizketa hartzen ditu barne: Alicia Suso Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko lehendakari ohiari, Ignacio Rodríguez Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariari eta Ana Frías Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari gerenteari egindakoak. Era berean, Gazteriaren Euskal Legearen aurreproiektuaren zirriborroa aztertzen da, gazteen eta elkarteen premiei erantzuteko aukera den aldetik.

 

Goitibera, 274. zk.,2010.eko azaroa, 5-11. orr.

Goitibera aldizkariaaren web orrira enlazea


Laura Méndez; Pilar Lacasa; Sara Cortés Gómez. Educar para crear: la propiedad intelectual en las aulas.

 

Artikulu honetan "Educar para crear" proiektuaren esperientzia aztertzen da. Bertan, jabetza intelektuala teknologia berrien ikuspuntutik lantzen da. Internetek edukietarako sarbide askea eskaintzen du, eta horrek haur eta nerabeak informazio-ekoizle bilakatzen ditu. Hartara, sortzen dutena diseinatu egiten dute eta besteekin elkarbanatu.

 

Aula, 196. zk., 2010eko azaroa, 55-59. orr.

Aula aldizkarira web orrira enlazea


 

Miguel Ángel Arconada, El mito de la igualdad de oportunidades ¿Por qué las mejores notas de nuestras alumnas no les garantizan los mejores trabajos?

 

Artikulu honetan, ikasketak amaitu dituzten nesken lan-merkatuaren egoera errealari buruzko hausnarketa egiten da. Egilearen iritziz, aukera-berdintasunerako funtsezkoak diren erronkak mahairatzen dira bertan, eta Bigarren Hezkuntzako klaseetan lan egiteko proposamen didaktikoa eskaintzen du. Proposamen honek "En tierra de hombres (North Country)" filma ikustea hartzen du barne, bai eta jarduera hau klase barruko beste batzuekin osatzea ere.

Bibliografia hautatua ere aurki daiteke. 

Revista Padres y Maestros, 334. zk., 2010.eko iraila, 26-33. orr

[igo] 


 Urria

Miret Gamundi, Pau, Emancipación juvenil a través de la formación de la pareja. Una comparación entre los censos de 1991 y 2001.

 

Bikotekidearekin bizi diren gazteen proportzioak nabarmen egin du behera Espainian, Mendebaldeko beste herrialde batzuekin konparatuta. Txostenaren egileak bikotea osatuta gauzatzen den familiarengandiko emantzipazioa aztertzen du, eta, horretarako, 1991ko eta 2001eko zentsuetako datuak alderatzen ditu. Artikulu honetan, biztanle gazteak 20 eta 39 urte bitarteko pertsonak dira, eta ikerketa bi bizikidetza-modurik ohikoenetara mugatzen du: ezkongabe egotea eta gurasoekin edo horietako batekin bizitzea, batetik, eta bikotekidearekin bizitzea, bestetik.

 

Papers: revista de sociología,vol.  95 lib., 3.zk., 2010eko uzt.-ira, 757-777or

Papers aldizkariaren web orrira enlazea.


Aierbe, A.; Medrano, C. y Martínez de Morentín, J.I., La privacidad en programas televisivos: percepción de los adolescentes.

 

Ikerlan honen helburua da prentsa arrosako zein talk show direlako telebista-saioetara (Salsa Rosa edo Diario de Patricia, kasu) ikusle edo protagonista joateko, nerabeek darabiltzaten argudioak ezagutzea. Argudio horiek interpretatzeko, Turielen teoriara (2002) jo dute ikertzaileek. Ikerlana Euskal Autonomia Erkidegoko 13 eta 15 urte bitarteko nerabeei egindako elkarrizketetan oinarrituta dago. Emaitzek ezagutzera ematen dute nerabe gehien-gehienak ez liratekeela programa horietara joango.

 

Comunicar: Revista científica Iberoamericana de comunicación y Educación, 35zk., XVIII lib., 2. seihilekoan, 2010eko urria

Comunicar aldizkariaren web orrira enlazea.

[igo]


 Iraila

 

Berga i Timoneda, Anna, Aprendiendo a ser amadas. La maternidad de las adolescentes como una estrategia llena de sentido en contextos de riesgo social.


Artikulu honetan guraso nerabeen fenomenoaren hurbilketa analitikoa egiten da. Azterketaren abiapuntua nagusi diren suposizioekiko —arriskuetan bakarrik oinarritutako suposizioekiko— haustura da, fenomenoa bere konplexutasun osoan ulertu ahal izateko funtsezko alderdi bat bistaratze aldera: alderdi emozionala eta protagonistentzat duen “erakargarritasunen” alderdia. Landa-lan etnografiko-kualitatibo sakonetik abiatuta, guraso nerabeen fenomenoa heldu-estatusa eskuratzeko eta gizarteratzeko aukera ematen duen “estrategia sozialtzat” jo daiteke gizarte-ahultasun egoeretan.

Papers: revista de sociología, 95 lib., 2.zk., 2010eko api.-eka, 277-299 or.

Papers aldizkariaren web orrira enlazea.

 


The link between body dissatisfaccion  and self-esteem in adolescents: similarities across gender, age, weight status, race/ethnicity, and socioeconomic status. 


Ikerlan honetan gorputzarekiko poztasun ezaren eta autoestimu baxuaren arteko zeharkako harremana generoaren, adinaren, pisuaren, arraza/etniaren eta estatus sozioekonomikoaren arabera aldatzen den aztertzen da. Ikertzaileek, halaber, luzetarako harremana ere aztertzen dute. Emaitzek aditzera ematen dute gorputzarekiko poztasun eza eta autoestimu baxua oso lotuta daudela ia nerabe-talde guztietan.

Journal of adolescent health, 47 lib., 3. zk., 2010eko iraila, 290-296. orr.

Journal of adolescent health aldizkariaren web orrira enlazea.

[igo]


 Abuztua

Eusko Jaurlaritzak emantzipazio-prozesuan dauden gazteak aktibatzeko plana sustatuko du

Lagundutako gizarteratze-ibilbide bat gauzatzean oinarritzen den proiektu pilotu bat martxan nola jartzen den azaltzen da artikulu honetan. Proiektua emantzipazio-prozesuan dauden 18 eta 23 urte bitarteko gazteei zuzendurik dago. Autonomia pertsonalerako eta laneratzeko bidean laguntza ematean datza zehazki proiektua.


Gizarteratuz, 07. zk., 2010eko abuztua, 8-9. orr.

Gizarteratuz, aldizkariaren web orrira enlazea

 

 

________________________________________________


Mila Amurrio Velez […et al.], Genero indarkeria Bilboko nerabe eta gazteen bikote-harremanetan 

2007-2008 urtean Bilboko nerabe eta gazteen artean burututako ikerketaren emaitzarik esanguratsuenak eta erabilitako metodologia ematen dira ezagutzera artikulu honetan. Besteak beste, gai hauek aztertzen dira: gazteen sozializazioa, harreman afektiboak eta sexu-harremanak eta harreman horietan dagoen edo ez dagoen genero-indarkeria.   
  

Zerbitzuan, 47. zk., 2010eko ekaina, 121-134. orr.

Zerbitzuan, aldiakariaren web orrira enlazea

[igo]

________________________________________________

Uztaila

Gazteen merkataritza eta finantzak baliabide berrien bitartez

   

Artikulu honetan, batetik, 16 eta 24 urte bitarteko gazteek merkataritza zerbitzuak nola darabiltzaten aztertzen da. Egileek honako alderdi hauek ikertu dituzte: erabilera hori eragiten duten arrazoiak, batez besteko gastua, arazo logistikoak, urrutiko erosketa arautzen duen araudiaren ezagutza-maila, erabilitako ordainketa-bideak edo sakelako telefonoaren bidezko erosketa. Bestetik, banku-zerbitzu mugikorraren agerpena aztertzen du, nagusiki kolektibo horri zuzendurik dagoena, eta finantzen inguruko webgune sozial nagusien panorama eskaintzen du artikuluak.


Revista de estudios de juventud, 88. zk., 2010eko martxoa, 165-181. orr.   

Revista de estudios de juventud aldizkariaren web orrira enlazea     

 

[igo]

 


Ekaina

 Landa-guneetako ikasle gazteen prestakuntza-gaitasunen balorazioa eta kudeaketa

 
Landa-guneetako edo ia landakoak diren guneetako gazteek hiri-guneetara emigratzeko nahia ebaluatzen duen artikulua. Artikuluaren helburu nagusia biztanle-segmentu honen iritziz prestakuntza-gaitasunen kudeaketak duen garrantzi-maila ezagutzea da. Egilearen abiapuntua da prestakuntzaren kudeaketa funtsezkoa dela norberaren eta, oro har, komunitatearen sozializazio-prozesuetan.


Aula, 192. zk., 2010eko ekaina, 52-55. orr . 

Aula aldizkariaren web orrira enlazea    

 

 


Gazte apatiko edo aktibistarengadik harago: ohiko gazteak eta parte hartzeko gaur egungo moduak

 

Gazte-kopuru handi batek parte hartzeko duen moduan egon den aldaketa aztertzen da artikulu honetan. Gazte askok sentitzen dute egitura politikoekiko desenkantua eta egitura horiek ez dutela sentikortasunik beren premia eta interesekiko. Hala ere, egileek iradokitzen dute gazte askok badutela oraindik ere gai sozial eta politikoekiko interesa eta, areago,  sistema politikoaren aintzatespena bilatzen dutela. Artikuluan agerian geratzen den bezala, gazteen ehuneko handi batek du gai sozial eta politikoekiko interesa, baina aktibismo-modu tradizionalak arbuiatzen ditu. Parte-hartze ez konbentzionala praktikatzen du, norbanakoan eta egunerokoan gehiago oinarritzen dena.  

Young: Nordic Journal of Youth Research, 18. lib., 1. zk., 2010eko otsaila, 9-32. orr.

Young aldizkariaren web orrira enlazea

[igo]


Otsaila

Gazteen emantzipazioa Espainian: ikuspegi bat

 
Emantzipazioa gaur egungo gazteak gehien kezkatzen dituen gaietako bat da. Artikulu honetan Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Demografia Ikasketen Zentroko Pau Miret soziodemografoak Espainiako gazteek gaur egun emantzipazioaz duten ikuspegia azaltzen du. Batetik, europako herrialdeetako emantzipazio-ereduen alderaketa laburra egiten du, Iparraldeko eta Hegoaldeko herrialdeen arteko bereizketa argia eginda. Bestetik, gazteen emantzipazio-ereduen historia laburbiltzen du, gerraondoko garaietatik abiatuta gaur egun arte.

Entrejóvenes, 112. zk., 2009ko azaroa-abendua, 22-23. orr.

Entrejóvenes aldizkariaren web orrira enlazea    

 


Aro digitalera egokitzea. Teknologia berriak haur eta gazteen artean

 

Gizartearen eta teknologiaren arteko harremana ez da inoiz horren estua izan. Sarritan, teknologia berriak eta aparaturik berrienak edonon daude eta astialdiko hezkuntzaren sektorea ez dago eragin horretatik at. Elkarrekin harremanetan egoteko eta komunikatzeko moduak eraldatu egin dira, batez ere informazio eta komunikazioaren aroan jaiotakoengan, gazteenengan. Fenomeno berriek galdera berriak pizten dituzte eta, horren ondorioz, galdera berriak airean geratzen dira. Adibidez, zein da harreman sozialerako formula modernoagoek ibilbide eta tradizio luzeagoa dutenekin —astialdiko zentroekin, kasu— batera bizitzeko gakoa? Astialdiko heziketaren papera zein izan behar da errealitate berri honen aurrean? Errealitate honi nolako aplikazioak eta erabilerak eman diezazkioke astialdiko heziketaren sektoreak? Galdera hauek guztiek beren erantzuna aurkitzen dabiltza denboraren joanean eta esperientziak pilatzen diren heinean. 

 
Monitor Educador, 137. zk., 2010eko urtarrila-otsaila, 10-13. orr.

Monitor Educador aldizkariaren web orrira enlazea

[igo]


Urtarrila

Ikasleen Facebook-eko “lagunak”: Maila publikoa eta maila pribatua 

 
Adiskidetasuna oso garrantzitsua da unibertsitate garaian. Ikasle askok erabiltzen dute Facebook, eta “lagun” taldeen arteko komunikazioa errazteko diseinatuta dago. Ikerketa honek Facebook erabiltzen duten hainbat ikasleri egindako elkarrizketak bildu zituen: adinez zaharragoak diren pertsona helduak –gurasoak bereziki-  Facebook-en lagun gisa hartzeko joera du oinarri, bai eta lagun horiekiko eta balizko lagunekiko jarrera, eta horiek pribatutasuna bezalako kontzeptuei buruz adierazten dutena ere. Gurasoak nekez jotzen zituzten Facebook-eko lagun moduan eta, oro har, uste zuten ez zituztela ondo hartuko. Lotsa, gizarteko arauak eta amen kezkak ziren horren arrazoiak. Arrazoi horien azpian esparru pribatu eta publikoen inguruko hainbat alderdi daude. Itxura denez, ikasleen iritziz ez dira bi esparru desberdin: izan ere, esparru “publikoa” gizakiaren mundu sozial pribatua da antza. Agi denez, bada kontzeptuak xumeago ulertzen dituen sofistikazio maila bat  eta, horrek iradokitzen duenez, publiko/pribatu arteko orain arteko dikotomiaren inguruko hainbat alderdi eratzeko modu berriekin lotu behar dira Facebook bezalako gizarte sareak. Publikoaren eta pribatuaren arteko desberdintasuna iluna da, publiko/pribatu dikotomia argia ez bada. Ordenagailu bidezko komunikazioak areagotu egiten du nahasmen hori, itxura denez.

Journal of Youth Studies, 12. lib., 6. zk., 2009ko abendua, 615-627 orr.

Journal of Youth Studies aldizkariaren web orrira enlazea   


PISA 2006: generoaren eragina ezagutza eta gaitasun zientifikoetan

 

Errendimendu akademikoaren hiru arlo nagusietan —matematiketan, irakurketan eta zientzietan— mutilen eta nesken artean egon diren aldeek zenbait aldaketa jasan dituzte azken urteotan. Artikulu honen helburua PISA 2006 (Programme for International Student Assessment) txostenaren emaitzak aztertzea izan da, nagusiki, zientzia, matematika eta irakurketa gaitasunean dauden genero desberdintasunak zehaztea. Datuak aztertzeko PISA 2006 txostenaren 2. kapitulua (ikaslearen profila zientzietan duen errendimenduaren arabera) eta 6. kapitulua (ikaslearen profila irakurketan eta matematiketan duen errendimenduaren arabera) erabili dira. Emaitzek aditzera ematen dute emakumeak gaitasun zientifikoetan gailendu direla, alegia, alderdi zientifikoak antzemateko garaian (errealitatea aztertzea) eta proba zientifikoak erabiltzeko garaian (proba zientifikoak orokortzea). Gizonak, aldiz, gailendu egin dira fenomenoak zientifikoki azaltzeko garaian (ezagutza aplikatzea). Irakurketa gaitasunean emakumeen errendimendua handiagoa izan da gizonena baino, argi eta garbi. Matematika gaitasunean, ordea, gizonek batez besteko altuagoak eskuratu dituzte emakumeek baino. PISA 2006 txostenean parte hartu duten autonomia erkidegoetako bakoitzaren genero-gaitasun harremanean sakondu egin da artikuluan. (OECD, 2007).


Revista Iberoamericana de Educación, 51/2. zk., 2010eko urtarrila, bertsio digitala.

Revista Iberoamericana de Educación aldizkariaren web orrira enlazea

[igo]