Dokumentazio zentroa. 2011ko artikulu nabarmenak

  

Artikulu interesgarrien bilduma historikoa

2011


Martxoa

Barnes, Cliona. A discourse of disparagement: Boys? talk about girls in school

Ikasgeletan nagusi den maskulinitatea nola eraikitzen den eta horri nola eusten zaion aztertzen da artikulu honetan, eskoletan mutilek neskei buruz darabiltzaten diskurtsoei buruzko eztabaidan eta ikerketan oinarrituta. Prozesu horren gakoa maskulinitatearen eta feminitatearen arteko distantziari eustean datza; mutilek testuinguru horretan erabiltzen dituzten arrazoibideak oso errotuta dagoen mespretxuzko diskurtsoaren bereizgarriak dira, zeinetan feminitatea azpiratutako "bestea" den. Landa-ikerketaren adibideak baliatuta (datuak Irlandako Limerick hirian jaso dira), zera aztertzen du artikuluak: mutilek egiten dituzten ahaleginak euren burua feminitatearen aurka kokatzeko, bai eta taldearen barruan euren jokaera ikuskatu eta arautzen duten arau nagusiekiko ere. Arreta berezia eskaintzen zaie mutilek nesken genero-praktikak gutxiesteko baliatzen dituzten moduei, "maskulinitate-krisia" darabilen diskurtso publikoaren zilegitze-testuinguruaren aurka. Artikuluan, agerian uzten da honako alderdi hauen harremana -zirkularra eta betikotua-: maskulinotasun hegemonikoaren adierazmolde hedatuek duten nagusitasun jarraia; mutilek neskekiko darabilten desprestigiozko diskurtsoa, eta mutikoak hezkuntza-desabantailak dituzten subjektuak direla ulertzea. 

Young: Nordic Journal of Youth Research,19. lib., 1. zk.,2011.eko otsaila, 5-23. orr


Ramírez de la Piscina, T.; Basterretxea, J.I.; Jiménez, E. Estado de la alfabetización audiovisual en la comunidad escolar vasca.

Euskal Herriko Unibertsitateko HGH (Hedabideak, Gizartea eta Hezkuntza) Ikerketa Taldeak 2007-10 epean egindako ikerketa kuantitatibo eta kualitatiboaren emaitza nagusiak biltzen dira artikulu honetan. Ikerketaren helburu nagusia ikus-entzuneko alfabetizazioaren egoera aztertzea ozan da. Hona lanak ekarri duen berrikuntzetako bat: eskola-komunitate osoa une eta ingurune jakin batean aztertu dela, hau da, ikasleen, irakasleen eta gurasoen iritziak aintzat harturik.

Emaitzek aditzera ematen dutenez, hezkuntza-sistemaren lehentasunetako bat hezkuntza eta komunikazioa uztartzea izan beharko litzateke.

Comunicar: Revista Científica Iberoamericana de comunicación y Educación, XVIII. Lib., 36. zk., 2011ko martxoa, p. 157-164 


Equipo del II congreso Internacional de Creatividad e innovación Crearmundos. La creatividad como motor de desarrollo y de inclusión social: ¡Necesitamos tu inspiración para crear juntos!

Artikulu honek gakoak ematen ditu hezkuntzan sormena garapenaren eta gizarte-inklusioaren eragile gisa erabiltzeko. Palma Mallorcakoan, 2010ean gauzatutako Crearmundos Nazioarteko Sormenaren eta Berrikuntzaren Nazioarteko II. Biltzarrean bildutako adituen iritzietan oinarrituta 

Aula de innovación educativa, 199. zk., 2011.eko otsaila, 10-13. orr.

 

 [igo]

Otsaila

Thomas, Paul; Henri, Tom. Changings directions: young people and effective work against racism

Artikulu honetan, gazteekiko gizarte-lanean arrazismoaren kontra erabiltzen diren hurbilketa eraginkorrak aztertzen dira, bai eta Erresuma Batuko agenda politiko berrien garrantzia ere. 2001eko istiluen ondoren, Erresuma Batuan "komunitate-kohesioa" delakoari lehentasuna eman zaio, polemika tarteko. Izan ere, "kultura-aniztasunaren heriotza" ekartzea leporatzen zaio norantza berri horri. Leedseko ume zurien ikuspuntuekin lan egiteko sortutako proiektu bateko datu enpirikoak eta Oldhameko gazteekin egiten den gizarte-lana oinarri hartuta, artikuluak zera aztertzen du: gizarte-lan horrek eremu publikoa nola aldatzen duen positiboki, eta nola birsortzen duen aurreko "antiarrazakeria" egoera hura.

Artikuluaren arabera, aurreko politikek porrot egin dute kultura-aniztasun eredu gisa, eta horrek arrazismo kontuetan esku-hartzeko premiarik handiena dutenak alienatzea bultzatu du. Hartara, "komunitate-kohesioa" delakoa kalean praktikatzen den moduak arrazakeria lantzeko bide eraginkorra eskaini dezake, gazteen nortasuna eta prestakuntza era integralagoan ulertuta. Erreferentzia bibliografikoak ditu.

 

Journal of Youth Studies,14. lib., 1. zk.,2011.eko otsaila, 77-89. orr.


Giró, Joaquín. Las amistades y el ocio de los adolescentes, hijos de la inmigración.

Etorkinen seme-alaba diren nerabeek harreman-sistema gisa ulertzen dute adiskidetasuna. Adiskidetasuna, benetako adiskidetasuntzat jotzen dutena, konfiantzan, intimitatean, komunikazioan, afektuan eta elkar ezagutzean oinarritutako harreman iraunkorrak ezartzean datza. Nerabe horiek eta autoktonoek balio desberdina ematen diote astialdiari eta aisiari, bai eta astialdi horretan egiten diren jarduerei ere. Batzuen eta besteen sozializazio diferentzialen adierazle egokia da hori.

Papers, 96.lib., 1. zk., 2011ko urt.-mar, 77-95. orr.


Sánchez Navarro, Jordi; Aranda, Daniel. Internet como fuente de información para la vida cotidiana de los jóvenes españoles.

Egileek 12 eta 18 urte bitarteko biztanle espainiarrei zuzenduriko inkesta batean lortutako datu kuantitatiboak eta talde-eztabaidetako diskurtso kualitatiboak ezagutzera eman eta eztabaidatzen dituzte. Internet eguneroko informazio erabilgarria aurkitzeko modu gisa erabiltzeari buruzkoak ziren bai inkesta, bai talde-eztabaidak ere. Eguneroko informazio erabilgarri horrek bi eremu ditu: aisia eta hezkuntza formala. Datuek aditzera ematen dutenez, gazteek hein handiagoan erabiltzen dute Internet esparru informal eta pribatuetarako, eta hein txikiagoan hezkuntza-eremu formaletarako. Biztanle-talde horren iritziz, ikasketetarako Internetek dituen onurak ziurtzat jotzen dira; hala ere, aurkitutako informazioa soziabilitaterako eta aisiarako erabilgarria den neurrian erabiliko da Internet, eta bertan sakonduko. Azkenik, informazioa eraldatzeko berezko tresnak garatzen dituzte gazteek..

El profesional de la información, 20. lib., 1. zk., 2011.eko urt.-ots, 32-37. orr.

[igo]

Urtarrila

Shawn C. Marsh, William P. Evans, Michael J. Williams. Social Support and Sense of Program Belonging Discriminate Between Youth-Staff Relationship Types in Juvenile Correction Settings.

Azterlan honek kartzelatutako gazte delitugileen ezaugarri pertsonal eta sozialen arteko lotura eta arreta ematen dieten langileekin sortzen den harremana ikertzen ditu. Azterlan honetarako datuak 2006ko udan bildu ziren AEBetako Mendebaldeko lau estatutan kokatutako bost zentzategitako gazteei egindako inkesten bidez. Emaitzek aditzera ematen dutenez, gazteentzako zentzapen-programa produktiboak garatu eta kudeatzeko garaian, gizarte- eta ingurune-baldintzak oso garrantzitsuak dira.

Child & Youth Care Forum,39. lib., 6. zk.,2010.eko abendua, 481-494. orr.

 

 


 

Guillem Sala, Jordi Planas, Erika Van Rompaey. ¿Trabajan los jóvenes dónde ?deberían??

Artikulu honen egileek 2005eko Hezkuntza eta Prestakuntza Trantsizio eta Laneratze Inkestaren datuak (ETEFIL) aztertzen dituzte eta Lanbide Kualifikazio eta Lanbide Heziketa Sistemak (SNCFP) proposatutako arau-parekatzeekin konparatzen. Azterketa horren bitartez, konprobatu nahi da SNCFPren eskema zein heineraino den gazteen prestakuntzaren eta enpleguaren arteko parekatzeen adierazgarri. Era berean, bi adierazleren bitartez, egileek frogatu dute Sistemara egokitzen ez diren parekatzeei ez dagokiela laneratze-maila apalagorik. Azkenik, antzeko ereduen gabeziak gainditzen laguntzeko neurriak proposatzen dira. Bibliografia osagarria du.

Sociología del Trabajo, 70. zk., 2010eko udazkena, 87-106. orr.



Manuel Delgado. Aprender en las calles: el espacio público como experiencia de socialización de los jóvenes.
 

Artikulu honen egileak kaleak gazteen sozializazio-prozesuan duen garrantzia aldarrikatzen du. Horretarako, hezkuntza-espazio ez formal gisa gune publikoek duten garrantzia funtsa dezakeen esparru teorikoa laburki  azaltzen du. Mendebaldeko gizarte modernoetako gazteek, kalearen bitartez, gizarteko kide izateko prestakuntza osatzen dute. Bibliografia osagarria du.

Cuadernos de pedagogía, 408.zk., 2011.eko urtarrila, 65-67. orr.

 

 

[igo]


Itzuli