Portal de Gazteaukera

Gazteaukera logotipoa

euskadi.eus

 
Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Auzolandegiak
  • Gazteaukera Facebook sare sozialean
  • Gazteaukera Twitter sare sozialean
  • Gazteaukera Youtuben
  • Gazteaukera argazkiak Flickren
  • Gazteaukera Instagam
  • Gazteaukera Bloga

'Auzolandegiak' 2020: deialdia entitateentzat

Auzolandegiak

Deialdi honetara aurkeztu daitezke, Euskal Autonomia Erkidegoko irabazi asmorik gabeko entitate publiko nahiz pribatuak.

Programan parte hartu nahi duten erakundeek edozein tipologia edo modalitatetako proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte, boluntarioek auzolandegietan egin beharreko lan-arloari dagokionez (ingurumena, arkeologia, berreraikitzea, gizarte-lana, antzerkia, artea, ondarea berreskuratzea...). Kontuan hartu beharko dute auzolandegien xedea dela hainbat jatorri eta kulturatako gazteen arteko elkarbizitza eta kultura-trukea bultzatzea, auzolandegia hartuko duen komunitatearen onerako izango den boluntario-lanaren bidez, hau da, ondasun edo zerbitzu publiko izango den gizarte proiekzioko lan baten bidez. Auzolandegiak, ahal dela, uztail-abuztuan egingo dira.

  • Agindua, 2019ko azaroaren 5ekoa (pdf, 306 kb) (EHAA, 2019ko azaroaren 18a)
  • Proiektuak aurkezteko epea hilabetekoa izango da Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasita, 2019ko azaroaren 19tik abenduaren 18ra.
  • Proiektuak aurkezteko lekua eta modua:
    • Bitarteko elektronikoak erabili beharko dituzte erakunde interesdunek prozedura horren izapideak eskatzeko, zuzentzeko, justifikatzeko eta egiteko
    • Agindu honen eranskinean jasotako eskabide-eredua, eta eskabideak izapidetzeko xehetasunak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak euskadi.eus egoitza elektronikoan eskuratu daitezke: https://www.euskadi.eus/baimena/auzolandegiak2019/web01-tramite/eu/

Esteka interesgarriak

Euskadi, auzolana