Auzolandegietan leku askotako gazteak biltzen dira, euren borondatez eta ordainetan ezer jaso gabe, aldi batez elkarrekin bizi eta gizarte osoarekin zerikusia duen proiektu batean parte hartzeko asmotan.
Zertan datza?
Jarduerak era sortzailean eta elkarlanean egitea, aisialdi konbentzionala alde batera utzita
Ohiko ibilbideak utzita, nekazal inguruneak ezagutzeko aukera
Sorterri ezberdinetako pertsonek euren kulturak eta ohiturak elkarri trukatzeko topagunea
Taldean bizitzeko esperientzia bereganatzea, bakoitza bere indibidualtasunetik atera eta taldeko bizimoduak dituen baloreak bereganatzea