Plazari uko egitea eta ordaindutako kuotaren itzulketa eskatzea

  • Parte-hartzaileek edozein momentutan uko egin ahal izango diote plazari, auzolandegiak hasi baino lehen. Horretarako, uko egiteko agiria bete, elektronikoki sinatu eta Nire Karpetan bidez erantsi beharko dute.
  • Gainera, kuota itzultzeko eskubidea badute, kuota itzultzeko agiria ere bete elektronikoki sinatu eta Nire Karpetan bidez erantsi beharko dute.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko eta atzerriko auzolandegietan izena emateko ordaindu beharreko prezio publikoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartzeko den irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren 34.6 artikuluan xedatutakoaren arabera itzuli ahalko da, hau da, prezioa ordaintzera behartutakoari egoztekoak ez diren arrazoiengatik jarduera egiterik ez dagoenean, edo zerbitzua ematen ez denean.
  • Parte ez hartzeko arrazoia Administrazioari egotzi ezin zaionean, honakoak egiaztatu beharko dira:
    • Auzolandegian parte hartzea galarazten duen zergatia honako egoera hauetakoren bat dela:
      • Gazteari auzolandegian parte hartzea galarazten dion gaixotasuna edo istripua.
      • Bigarren mailara arteko odolkide edo ezkontza-ahaide baten gaixotasuna edo heriotza.
      • Ezinbestez, arrazoiak behar bezala justifikatuta.

      Beste zergati hauek ez dira aintzat hartuko: Deialdia arautzen duen aginduaren zazpigarren artikuluaren 2. eta 3. puntuetan eskatutako dokumentazioa ez igortzea edo epez kanpo igortzea, lana aurkitu izana, ikasketetan emaitza txarrak lortu izana, auzolandegiaren data berberetan egitekoa den beste jarduera-programaren batean plaza lortu izana. Izan ere, egoera horiek prezioa ordaintzera behartuta dagoen pertsonari egoztekoak ez diren arrazoien multzotik kanpo daudela jotzen da.

    • Plazari uko egiteko orria, auzolandegia hasi baino lehenago aurkeztuko da, Nire Karpetan bidez.
    • Gainera, kuota itzultzeko eskatu nahi duenak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu 2021eko irailaren 30 baino lehenago, Nire Karpetan bidez:
    • Behin gaztea auzolandegian hasita, ezinbestez jarraitzerik ez duenean kuota itzuli ahalko zaio, betiere ondo justifikatutako kasuetan. Halakoetan, gazteak auzolandegian parte hartzen ez duen egunen kopuruari dagokion proportzioan itzuli ahalko zaio dirua, baina egun-kopuru horrek auzolandegiaren txandak orotara irauten duenaren % 50 izan beharko du gutxienez.
    • Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteriako zuzendariak ebazpena emango du kuota itzultzeko eskaera aurkezten den egunetik hasi eta bi (2) hilabeteko epean.
    • Estatuko beste autonomia erkidegoetako auzolandegietako inskripzio-kuotaren itzulketa erkidegoan erkidegoko araudietan xedatutakoaren arabera egingo da.

Autonomia erkidegoetan kuota itzultzea

Autonomia-erkidego bakoitzak kuota itzultzeko bere arauak ditu. Edonola ere, plazari uko egiteko idazkia nahiz ordaindutako kuotaren itzulketa eskatzeko idazkia eta eskatzen diren agiri guztiak Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira, Nire Karpetan bidez. Eusko Jaurlaritzak dagokion autonomia-erkidegora bideratuko du eskabide bakoitza.

Erkidego bakoitzaren kuota itzultzeko arrazoiak:

  • Andaluzia, Aragoi, Balearrak, Ceuta, Errioxa, Galizia, Gaztela-Mantxa, Kanariak, Kantabria, Katalunia, Madril, Melilla eta Nafarroa: antolatzaileak auzolandegia bertan behera utziz gero.
  • Gaztela eta Leon: auzolandegia bertan behera utziz gero, lehenengo mailara arteko odolkide baten gaixotasuna edo heriotza.
  • Extremadura: auzolandegia bertan behera utziz gero, partaidearen gaixotasuna edo istripua, bigarren mailara arteko odolkide baten heriotzagatik.
  • Murtzia: antolatzaileak auzolandegia bertan behera utziz gero, partaidearen eta bigarren mailara arteko odolkide baten gaixotasuna, lan kontratua, bekak.
  • Valentzia: antolatzaileak auzolandegia bertan behera utziz gero %100,  eta %80 partaidearen gaixotasunaren kasuan, bigarren mailara arteko odolkide baten heriotza edo gaixotasunaren kasuan.

Jarduera bertan behera uztea Euskadiko Auzolandegietan

Gazteria Zuzendaritzak, ikuspuntu teknikoaren aldetik edo egokitasunaren aldetik beharrezkoa dela deritzonean, bertan behera utzi ahal izango du Euskadiko Autonomia Erkidegoan egin beharreko auzolandegi bat, aldez aurretik Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteriako zuzendariak horren aldeko ebazpena eman ondoren.
Hori gertatzen denean, bertan behera utzitako auzolandegian inskribaturiko pertsonak beste auzolandegi batera bideratu ahalko dira, baldin horretarako aukera badago eta beti ere haien borondatez. Bestela, inskripzio-kuota itzultzeko eskubidea izango dute. Halere, ordaindutako kuota berreskuratzea dagokien pertsonek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte 2021eko irailaren 30a baino lehenago, Nire Karpetan bidez: