Ermuko Andre Mariaren inguruko karobiaren, hozailuaren eta bidezidorren igurumena berreskuratzea

Lekua: Laudio (Araba)
Modalitatea: Ondare historikoa berreskuratzea eta ingurumena
Helburua: Ermuko Andre Mariaren Satutegiaren inguruko elementu arkeologiko txikiak berreskuratzea
Egunak: Uztailaren 19tik abuztuaren 2ra
Adina: 18-26 urte
Plaza-Kopurua: 20
Mota: Estatukoa
Hizkuntza: Gaztelania – euskara

Laudio Arabako iparraldean dagoen udalerria da, Bizkaiko mugan. Aiarako haranean kokatua, 18.000 biztanle baino gehiago ditu; hori dela eta, Arabako bigarren herri garrantzitsua da biztanle kopuruari dagokionez, Gasteiz hiriburuaren atzetik. Eskualdeko herririk garrantzitsuena da, bai biztanle kopuruari zein industria eta merkataritza jarduerei dagokienez.

Laudiok 37,7 kilometro koadroko azalera du, eta zazpi auzotan banatuta dago. Nerbioi ibaia, herritik pasatzen den handiena da eta herriko jardueren funtsezko ardatza da. Nerbioi ibaiak zazpi kilometroko ibilbidea egiten du udalerria zeharkatzeko, eta Laudioko erreka ugarien ur-ekarpena jasotzen du: San Juan, Aldaikorreka, Oleta, Larra, Zabale eta Olarte, besteak beste.

Laudio

Informazio gehiago: Laudioko Udala: http://www.laudio.eus/eu

AUZOLANDEGIAREN DESKRIBAPENA

Auzolandegiak Ermuko Andra Marirenmonumentu-multzoa eta Santa Luzia ermita inguruan dauden ondare arkitektonikoko zenbait elementu txikiago berreskuratu eta balioa ematea du helburu: Mintegieta karobia, aire zabaleko beste karobi batzuk, Bilboko burdinazko gerrikoaren hozkailua eta egitura, eta seinaleztatutako bidezidorrak.

Laudio

Elementu horiek guztiek balioa emateko eta ondoren mantentzeko jarduketak eskatzen dituzte.

  • Mintegieta karobia eta ingurua: beharrezkoa da ingurua sasiz garbitzea, zuhaitzen adarrak kentzea eta karobiaren ahora sartzeko eskailera erromatarrak egokitzea.
  • Burdin hesiaren hozkailua eta egiturak: elementuaren garrantzia azpimarratu aurretik, ingurua garbitu eta sastrakak kendu behar dira, baita dibulgazio kartela konpondu ere.
  • Errekabieta Bidearen berreskuratzea eta konponketa: Ermuko Andre Mariaren Santutegia dagoen Iñarrondo mendian dagoen bide egokitu bat da. Gaur egun mantentze lanak behar dituen bide honek, duela 10 bat urte egokitu zen.

Laudio

ANIMAZIO JARDUERAK

Animazio taldeak hainbat ekintza proposatuko ditu, auzolandegiko partaideen eta auzolandegia egingo den komunitatearen arteko harremanak sendotzeko. Horrela, lanak garatuko diren ingurunea hobeto ezagutzeko aukera izango du ere. Bestalde, Euskadiko kultura eta ohiturak ezagutzeko lagungarriak izango dira.

Txangoak, Euskadiko hiri nagusietara zein kostaldera bisita kulturalak antolatuko dira, baita kirol-ekintzak, jolasak… ere. Ekintzak arratsaldero eta asteburuetan zehar egingo dira, auzolandegiko kide guztiek parte hartuko dutelarik.
Ekintza egitaraua aurrerago zehaztuko da. Animazio taldeak kontuan hartuko ditu boluntarioen proposamenak.

ERAMAN BEHARREKO GAUZAK

  • Lo-zakua (ez dago izararik)
  • Burkoa (behar baduzu)
  • Garbitasun pertsonaleko artikuluak
  • Dutxarako eta igerilekurako toallak
  • Berokiak eta euritako arropak
  • Mendiko oinetakoak eta kirola egitekoak
  • Kapela eguzkitarako
  • Eguzkitako krema
  • Eguzkitako betaurrekoak
  • Bainujantzia eta bainu-txano
  • Txankletak
  • Motxila txikia txangoetarako

ERAMAN BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • NAN edo atzerritzar-txartela edo pasaportea.
  • Osasun-txartel indibiduala

KOKAPENA ETA OSTATUA

AUZOLANDEGIAN HASTEA

Auzolandegia hasten den egunean izango da topaketa, 18:00etan, Laudioko Udaletxean, Herriko plaza, z/g 01400 Laudio (Araba)

Ordu horretarako iritsi ezin denak (betiere, justifikatutako arrazoi bat dela medio), aurretik Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio, eta hurrengo 24 orduetan, bederen, ailegatu beharko du auzolandegira.

NOLA HELDU

Bilbotik:

Vitoria-Gasteiztik:

Donostiatik:

Informazio gehiago:

AUZOLANDEGIAREN AMAIERA

Auzolandegia azken egunean amaituko da, gosaria hartu eta gero, goizeko 09:00ak eta 10:00ak bitartean.

ASEGURUA

Eusko Jaurlaritzak partaide bakoitzari istripurako eta erantzukizun zibilerako asegurua egingo dio.
Hala ere, gazte bakoitzak bere osasun-txartel indibiduala ekarri beharko du auzolandegira.

HARREMANETARAKO TELEFONOAK ETA E-POSTA

Eusko Jaurlaritza. Gazteria Zuzendaritza:

KUOTA

110 €

ARAUAK

Auzolandegian izena eman baino lehen, auzolandegietako arauak ezagutzea komeni da.

PLAZARI UKO EGITEA ETA KUOTA ITZULTZEKO ESKATZEA

Informazio guztia Uko egitea eta itzulketak orrian dago.