Maiz egiten diren galderak Auzolandegien inguruan

Betebeharrekoak eta abar...

Auzolandegi bakoitza adin-tarte jakin bateko gazteentzat da. Baina, beti 18 urte beteta eduki behar dira.

Auzolandegi bakoitza adin-tarte jakin bateko gazteentzat da (30 urtera arte). Euskadin egiten diren auzolandegietan, 26 urte (dibertsitate funtzionala duten pertsonen gehinezko adina: 30 urte).

Nazioarteko auzolandegiak ez dira atzerrian bakarrik izaten; Euskadin eta gainerako autonomia-erkidegoetan ere izaten dira.

18 urte izatea eskatzen da. Bestalde, nazioarteko auzolandegitara joateko, ingelesez ondo hitzegiten jakin behar da; baina, auzolandegi batzuetan, beste hizkuntzaren bat (adibidez frantsesa edo alemana) jakitea eska dezakete ere bai. Auzolandegi batzutan parte hartzeko, aparteko kuota ordaindu beharko duzu kasu.

Bai, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri bateko erroldan izena emanda egon behar duzu deialdia EHAAn argitaratu baino lehen.

Bai, Euskadiko auzolandegietarako izan ezik. Kasu horretan ez da derrigorrezkoa aurreinskripzioa eginda izatea, programan parte hartzeko baldintzak betez gero.

Izena ematea, plaza adjudikatzea

Internet bidez, web orrialde honen aurreinskripzio atalean. Eskaera egiteko beharrezkoa da identifikazio elektronikoko bitarteko bat edukitzea.

Gazteria Zuzendaritzatik BakQ txartela eskuratzea gomendatzen dugu. Hala ere veste batzuk badaude, adibidez NAN elektornikoa edo Txanpon- eta Tinbre-fabrikarena, besteak beste.

BakQ non eskuratu:

Auzolandegiak kanpainako plazen esleipenean aukera-berdintasuna bermatze aldera, zozketa-prozesua ezarri da.

Izena emateko orri bakoitzean zenbaki bat ageri da. Orri horretan agertzen diren pertsona guztiek zozketan parte hartuko dute.

Eskatzaile bakoitzak izena eman duen programan plaza hautatzeko izango duen hurrenkera da zozkatuko dena.

Zozketa notario aurrean gauzatuko da eta www.gazteaukera.euskadi.eus webgunean argitaratuko.

Zozketan ateratako zenbakia hautaketa-ordenako lehenengoarekin bat etorriko da, eta hautaketarako zenbakiak elkarren ondokoak izango dira, harik eta deialdian eskainitako auzolandegietako plaza-kopuruaren bikoitza bete arte.

Zozketan hitzordua lortzen duten eskatzaileek sms bat eta e-posta bat jasoko dute eskuratutako hitzorduaren berri emateko

SEsleitutako egunean eta orduan, telefono-deia egin beharko da une horretan eskuragarri dauden plazen artean bat hautatzeko. Komeni da plaza libreak aldez aurretik begiratuta edukitzea gazteaukera.euskadi.eus webgunean.

Jakinarazi idatziz Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzari (gazteria-auzolandegiak@euskadi.eus) zure izen ematea bertan behera utzi nahi duzula.

Ez, aplikazio informatikoak auzolandegi bakarrean utziko dizu izena ematen.

110 euro da Euskadiko eta atzerriko Auzolandegietako kuota. Autonomia Erkidegoaren arabera kuota ezberdina izan daiteke.

Atzerriko auzolandegi batzuetan aparteko ordainketa bat ezarrita dago (aparteko kuota) eta eskudiruzko ordainketa egin beharko du gazteak auzolandegira iristean

  • Euskadiko eta atzerriko auzolandegia aukeratu baduzu, Euskal Administrazioaren ordainketa-pasabidearen bitartez ordaindu beharko duzu. Izena emateko prozedurak berak pasabidera eramango zaitu. Behin pasabidean sartuta, bi aukera izango dituzu:
    • Zure ordenagailutik zuzenean on-line ordaindu ahalko duzu, Administrazioarekin lankidetzan ari diren banku edo aurrezki-kutxetako baten ordainketa-txartela baldin baduzu edo on-line bankaren erabiltzailea bazara.
    • Bestela, off-line ordaindu ahalko duzu: banku-kitapenaren orria inprimatu eta banku edo aurrezki kutxa horietako baten bulegora edo kutxazain automatikora joan beharko duzu. Txartela edo banka elektronikoa erabil dezakezu ere "Nire Ordainketa"n sartuz.
  • Beste autonomia-erkidego bateko auzolandegian izena eman baduzu, ordenagailuan bertan azalduko zaizu zein bankutan eta zein kontu-zenbakitan ordaindu behar duzun. Datu horiek inprimatu, eta ordaintzera joan beharko duzu.

Egun natural izango duzu, izena eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Epe horren azken eguna baliogabea baldin bada, ordaintzeko epea hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da. Epe horretan ordaintzen ez baduzu, zure izen-ematea baliorik gabe geratuko da.

Ez. Ordaintzen duzunean, zure izenean gordeta edukiko duzu plaza. Baina, azkenik zuretzat izateko, dokumentazioa behar bezala osatuta eta sinatuta bidali beharko duzu Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzara. Beste zenbait agiri ere bidali beharko dizkiguzu. Egun natural bat izango dituzu agiri guztiak bidaltzeko, plaza aukeratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Epe horren azken eguna baliogabea baldin bada, bidalketa egiteko epea hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da. Epe horretan ordaintzen ez baduzu edo eskatutako guztia bidaltzen ez baduzu, zure plaza-erreserba eta izen-ematea baliorik gabe geratuko dira.

Auzolandegia egiten den tokiraino iristeko egin beharreko joan-etorrien gastuak parte-hartzaileak ordaindu beharko dituenez gero, auzolandegi batean izena eman aurretik garrantzitsua da bertara heltzeko sor daitezkeen zailtasunak eta kostu erantsiak baloratzea.

Ez, bidaia-txartela erosi baino lehen, eta batez ere atzerriko edo Kanarietako plazaren bat hartu baduzu, Eusko Jaurlaritzak plaza lortu duzula baieztatzen dizun arte itxaron beharko duzu. Bestela, auzolandegia bertan behera gelditu, datak aldatu edo horrelakoren bat gertatuez gero, parte hartzailearen kontura izango dira bidaia-txartelen erreserba baliogabetzeko edo ezereztatzeko gastuak.

Atzerriko auzolandegietan, plaza esleitu aurretik, dagokion auzolandegiaren tokian tokiko arduradunen oniritzia beharko da, bai eta oniritziaren berariazko jakinarazpena ere.

TE-mailez eta SMSz jakinaraziko dizugu. Horregatik, izena ematerakoan, zuzen eta garbi adierazi behar dituzu zure sakeleko telefonoaren zenbakia eta zure helbide elektronikoa. Izena eman eta hainbat egunetara inolako jakinarazpenik jaso ez baduzu, jar zaitez harremanetan Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzarekin (gazteria-auzolandegiak@euskadi.eus).

Auzolandegiek zenbait irauten duten, ostatua eta janaria, aseguruak, osasun-laguntza, datak eta baldintzak, unibertsitateko kredituak...

Eusko Jaurlaritzak antolatzen dituen auzolandegiak 15 egunekoak dira. Baina, gainerako autonomia-erkidegoetan eta atzerrian izan daitezke egun gehiago edo gutxiago irauten duten auzolandegiak.

Auzolandegiak antolatzen dituen erakundea arduratzen da parte-hartzaileei ostatua emateaz, eta, horretarako, udal-lokalak, eskola publikoak, aterpetxeak eta abar prestatzen ditu. Eguneko otorduak ematea ere erakunde horri dagokio.

Sí, tienes un seguro que te cubre en caso de accidentes que pudieran producirse durante la actividad, y en caso de responsabilidad civil ante terceros.

Bai. Aseguru horrek jardueran izan ditzakezun istripuak eta besteren aurreko erantzukizun zibila hartzen ditu barne.

Zeure esku dago osasun-estaldura emateko asegurua ekartzea. Horretarako, beharrezkoa da Osakidetzako osasun-txartela edo osasun-babesa ematen dizun beste edozein dokumentu zeurekin eramatea eta aldean izatea auzolandegian. Europako Osasun Txartela edo Ordezko Ziurtagiri Behin-behinekoa (Certificado Provisional Sustitutorio delakoa) eraman beharko duzu auzolandegia Europako Batasuneko beste herrialderen batean, Europako Esparru Ekonomikoko herrialdeetan edo Suitzan aukeratu baduzu. Halere, Eusko Jaurlaritzak, beti osagarri, bidaiako asistentzia emateko aseguru bana kontratatuko du espainiar estatutik kanpoko auzolandegietara doazen guztientzat.

Auzolandegiko zuzendariari jakinarazi behar diozu eta berak emango dizkizu beharrezko argibideak

Atzerriko auzolandegi batean bazaude, jar zaitez lehenbailehen harremanetan Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzarekin (gazteria-auzolandegiak@euskadi.eus). Eta osasun-laguntza oso premiazkoa baldin baduzu:

  • Dei ezazu bidaia-asistentziako polizan adierazitako telefonora (txartela auzolandegira abiatu baino lehen emango dizugu) eta emango dizkizuten argibideak jarrai itzazu.
  • Joan zaitez aseguru-etxeak proposatzen dizun osasun-zentrora.
  • Osasun-zentrotik alde egin baino lehen, eska ezazu medikuaren txostena.
  • Gorde itzazu istripua edo gaixotasuna dela-eta sortutako gastu guztien faktura edo ordainagiriak (osasun-laguntzari eta botikei dagozkienak, etxera bueltatzeko erabilitako garraiobide guztietakoak…).
  • Eska ezazu auzolandegiaren arduradunaren txostena.

Bai. Hala gertatuz gero, parte-hartzaileak jakinaren gainean jartzen dira, eta beste data eta baldintza batzuk proposatzen zaizkie. Parte-hartzaileek, ordea, auzolandegian parte hartzeari uko egin diezaiokete.

Auzolandegiaren azken egunean emango dizute partaidetza-ziurtagiria.

Bai, baldin eta zure unibertsitateak onartzen badu.

Plaza lortu baduzu: informazio gehiago, noiz eta nola iritsi,bertaratzeko arazoren bat izanez gero, kuota itzultzea...

Euskadiko, estatuko eta atzerriko auzolandegien informazioa Gazteaukeran dauden fitxetan duzu.

Auzolandegi bakoitzaren fitxan azaltzen da nola iritsi auzolandegira eta zein egunetan bertaratu behear duzun. Era berean, informazioa jasoko duzu plaza zurea dela baieztatzen dizutenean.

Auzolandegia egiten den tokiraino iristeko egin beharreko joan-etorrien gastuak parte-hartzaileak ordaindu beharko ditu

Auzolandegiak lehen egunean, arratsaldean hasten dira eta azken egunean, goizean amaitu. Lehen topaketa noiz eta non izango den auzolandegiraren fitxan (Euskadi, estatua eta atzerria) kontsulta dezakezu.

Betiere bidezko arrazoi bategatik, ezarritako ordurako iristerik ez baduzu, aldez aurretik Eusko Jaurlaritzaren Gazteria Zuzendaritzari (gazteria-auzolandegiak@euskadi.eus) jakinarazi beharko diozu, eta 24 ordu izango dituzu auzolandegira joateko.

Hala gertatuz gero, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzari (gazteria-auzolandegiak@euskadi.eus) jakinarazi beharko diozu lehenbailehen.

Behin auzolandegian plaza lortuz gero, uko egin behar badiozu, lehenbailehen jakinari behar diozu idatziz Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzari (gazteria-auzolandegiak@euskadi.eus). Irakurri arretaz plazari uko egitea eta kuota itzulteko arauak.

Autonomia-erkidego bakoitzak kuota itzultzeko bere arauak ditu. Informa zaitez. Halere, zure plazari uko egin nahi badiozu eta kuota itzultzeko eskatu nahi baduzu, jar zaitez lehenbailehen harremanetan Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzarekin (gazteria-auzolandegiak@euskadi.eus).

Gogoratu auzolandegian parte hartzen baduzu, hori amaitu arte egoteko konpromisoa zeureganatzen duzula.