2019an Euskadik 29 domina lortu zituen Espainiako Eskola Garaiko Kirol Txapelketeetan

Argitalpen-data: 

2019an Euskadiko 355 kirolarik parte hartu zuten Espainiako Eskola Garaiko Txapelketeetan, 170 gizonek eta 185 emakumek, hain zuzen ere.

Euskadiko kirolariek 29 domina irabazi zituzten txapelketa horietan: urrezko 6, zilarrezko 9 eta brontzezko 14.

Parte-hartzaile eta domina kopuruen arteko ratio bat ezarriz gero, ikus dezakegu Euskadi zerrendako zazpigarren postuan legokeela, Katalunia, Madril, Andaluzia, Valentzia, Gaztela eta Leon eta Galiziaren atzetik.

2019an Espainiako Eskola Garaiko Kirol Txapelketeetan partu hartu zuten kirolari gazte eta lortutako dominak, autonomia erkidegoaren arabera

Bestalde, Euskadiko unibertsitateetan ikasten zuten 118 kirolarik parte hartu zuten Espainiako Unibertsitate txapelketeetan 2019an; parte-hartzaile horien artean 69 gizonezkoak ziren eta 49 emakumezkoak.

Txapelketa horietan Euskadiko unibertsitateetako kirolariek 12 domina lortu zituzten: urrezko 3, zilarrezko 5 eta brontzeko 4.

Datu hauek Kultura eta Kirol Ministerioak argitaratu zituen uztailean Kirol Estatistiken Urtekaria 2020 (leiho berri batean irekitzen da) izeneko argitalepenean (gaztelaniaz).