2019an Euskadiko gazteen % 63k Europar Batasunean konfiantza zuela adierazi zuen, ordura arte izandako konfiantzarik handiena

Argitalpen-data: 

Maiatzaren 9a, Europako Eguna

Maiatzaren 9an Europako Eguna ospatzen da, 1950 urteko maiatzaren 9an Robert Schumanek, Frantziako kanpo arazoetako ministroak, Schuman adierazpena izenekoa egin zuelako. Adierazpen horretan Europan beste gerra bat pentsaezina egingo zuen lankidetza politiko berri baten ideia azaldu zuen.

Ospakizun hori dela eta, Gazteen Euskal Behatokitik Euskadiko gazteek Europar Batasunean duten konfiantzari buruzko datu batzuk azalduko ditugu.

2019an Euskadin 18 eta 29 urte bitarteko gazteen % 63k Europar Batasunean konfiantza zuela azaldu zuen. Gazteek adierazitako konfiantza, Euskadiko 30 urtetik gorako biztanleriak adierazitakoa baino handixeagoa zen, 30 urtetik gorakoen % 56k baitzuen konfiantza Europar Batasunean.

Gainera, Europar Batasunean konfiantza duten gazteen ehunekoa nabarmen handitu da azken urteetan eta 2019an seriearen baliorik handienera heldu zen.

Europar Batasunean konfiantza duten Euskadiko 18 eta 29 urte bitarteko gazteen ehunekoaren bilakaera (%)

Gazteek 2019an emandako erantzunak sexuaren, adinaren eta bizi diren lurralde historikoaren arabera aztertuz gero, ikus dezakegu talde guztietan gehiengoa osatu dutela Europar Batasunean konfiantza duten kideek; hala ere, taldeen arteko alde batzuk aipatuko ditugu. Emakume gazteek gizon gazteek baino konfiantza gehixeago dute Europar Batasunean (% 66 eta % 60, hurrenez hurren). Adinak ia ez du alde nabarmenik erakusten, 18 eta 24 urte bitartekoen % 64k du konfiantza eta 25 eta 29 urte bitartekoen kasuan, % 61ek. Azkenik, Araban bizi diren gazteen artean jaso da konfiantza-ehunekorik handiena (% 68) eta Bizkaian bizi direnen artean, aldiz, konfiantza-ehunekorik txikiena (% 59).

2019an Europar Batasunean konfiantza zuten Euskadiko 18 eta 29 urte bitarteko gazteak, taldeen arabera (%)

Datu hauek Gazteen Euskal Behatokiak aztertu ditu, Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak eman zizkion datuak (69. Euskal Soziometroa (leiho berri batean irekitzen da) txostenari dagozkionak, hain zuzen ere) oinarri hartuta.

GEBren logoa 

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa   Twitter logoa