Aurrera Begira 2020 inkestaren aurkezpena

Argitalpen-data: 

Gazteen Euskal Behatokiak urtero burutzen du “Aurrera Begira” ikerketa, gazteek nola antzematen duten oraina eta, epe laburrean, zeintzuk diren beraien aurreikuspenak jakiteko asmoz.

Azterlan hau egiten den ondoz ondoko zortzigarren urtea da eta helburua da herritarrei eta gazteriaren esparruan erantzukizun politikoak eta teknikoak dituztenei gazteen egoeraren ebaluazioa eta jarraipena egiteko tresna ematea.

2020ko berritasuna da inkesta online izango dela. Gaztetxartela aktibatzean Eusko Jaurlaritzaren Gazteria zuzendaritzatik informazioa jasotzeko baimena eman zutenekin ari gara harremanetan inkesta honetan parte har dezaten.

Zuen laguntza izatea espero dugu. Zuen erantzunak guztiz anonimoak izango dira eta opariak zozketatuko dira parte-hartzaile guztien artean. Gehien interesatzen zaizun oparia aukera dezakezu!