Erakunde publikoei eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei Auzolandegiak programaren proiektuak aurkezteko deia 2021erako

Auzolandegiak

Deialdi honetara aurkeztu daitezke, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoei eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak. 

Programan parte hartu nahi duten erakundeek edozein tipologia edo modalitatetako proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte, boluntarioek auzolandegietan egin beharreko lan-arloari dagokionez (ingurumena, arkeologia, berreraikitzea, gizarte-lana, antzerkia, artea, ondarea berreskuratzea...). Kontuan hartu beharko dute auzolandegien xedea dela hainbat jatorri eta kulturatako gazteen arteko elkarbizitza eta kultura-trukea bultzatzea, auzolandegia hartuko duen komunitatearen onerako izango den boluntario-lanaren bidez, hau da, ondasun edo zerbitzu publiko izango den gizarte proiekzioko lan baten bidez. Auzolandegiak, ahal dela, uztailean eta abuztuan egingo dira. 

  • Agindua, 2020ko azaroaren 4koa (EHAA, 2020ko azaroaren 17a)
  • Deialdi honetarako eskabideak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasi eta 2021eko urtarrilaren 15era arte izango da. 
  • Proiektuak aurkezteko lekua eta modua:

1.– Bitarteko elektronikoak erabili beharko dituzte erakunde interesdunek prozedura horren izapideak eskatzeko, zuzentzeko, justifikatzeko eta egiteko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartzen diren bitartekoak helbide honetan eskura daitezke: https://www.euskadi.eus/ziurtagiri-elektronikoak

Era berean, elektronikoki ere izapidetu ahal izango da, ordezkari baten bidez. Horretarako ordezkaritzak Eusko Jaurlaritzaren Ordezkarien Erregistroan eman beharko du izena, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak

2.– Agindu honen eranskinean jasotako eskabide-eredua, eta eskabideak izapidetzeko xehetasunak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako ereduak euskadi.eus Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuratu daitezke: www.euskadi.eus/zerbitzuak/1050704

3.– Eskaeraren ondorengo izapideak egiteko eta espedientea ikusteko ondorengo webgunea baliatuko da: http://www.euskadi.eus/nirekarpeta