Euskadiko biztanleria osoan 15 eta 29 urte bitarteko gazteen proportzioa % 13,4koa zen 2019an

Argitalpen-data: 

Uztailaren 11n Biztanleriaren Munduko Eguna dela eta, Gazteen Euskal Behatokitik Euskadiko biztanleria gazteak biztanleria osoan duen pisuaren inguruko datu batzuk aurkeztuko ditugu.

2019ko urtarrilaren 1ean Euskadin 15 eta 29 urte bitarteko 294.000 gazte zegoen erroldatuta. 2001ean zegoen kopuruarekin alderatuta (466.002), ikusten dugu ordutik hona 172.000 gazte gutxiago daudela, hau da, azken 20 urte hauetan gazteen kopuruaren jaitsiera nabarmena izan dela.

Euskadin bizi diren 15 eta 29 urte bitarteko gazteen kopuruaren bilakaera
Iturria: Gazteen Euskal Behatokiak egina, Eustaten datuak (Biztanleen Udal-erroldaren Estatistika) oinarri hartuta

Hala ere, 2019koa ez da izan mende honetako zifrarik baxuena. 2016an 283.517 gazte zegoen Euskadin eta ordutik aurrera gazteen kopurua igo da apurka-apurka.

Kalkulatzen badugu 15 eta 29 urte bitarteko gazteen proportzioa Euskadiko biztanleria osoan, hau da, gazteen indizea, ikus dezakegu 2019an % 13,4koa zela.

Gazteen proportzio hori nabarmen jaitsi zen mendearen hasieran (kontuan izan dezagun 2000 urtean % 22,2koa zela), baina 2014tik aurrera egonkortu egin dela dirudi.

Euskadiko Gazteen indizearen bilakaera (%)

2019ko proportzioa Europar Batasunean izan zirenekin alderatuz gero, ikus dezakegu Euskadi azken postuan geratzen dela, bere biztanlerian gazteek duten pisua txikiena baita.


Iturria: Gazteen Euskal Behatokiak egina, Eustaten datuak (Biztanleen Udal-erroldaren Estatistika) eta Eurostaten datuak (Youth data) oinarri hartuta

Baina kezkagarriena ez da Euskadin gazte gutxi egotea, baizik eta biztanleria oso zaharkituta dagoela. 2019an 64 urtetik gorako 100 pertsonako 15 eta 29 urte bitarteko 60,4 gazte baino ez zeuden.

XXI. mendearen hasieran gazteak gehiago ziren, 64 urtetik gorako nagusiak baino. Horregatik 2006 arte ratioa 100etik gora zegoen. Baina gazteen kopurua murriztu zen bitartean nagusiena handitu egin zen eta, ondorioz, ratioak beherantz egin zuen eten gabe 2017 urtera arte. Ordutik hona nahiko egonkor dagoela ematen du.

64 urtetik gorakoen aldean 15 eta 29 urte bitarteko gazteen ratioaren bilakaera
Iturria: Gazteen Euskal Behatokiak egina, Eustaten datuak (Biztanleen Udal-erroldaren Estatistika) oinarri hartuta

Alderatzen baditugu berriro Euskadiko zifrak eta 2019an Europar Batasuna osatzen zuten 28 herrialdeenak, ikusten dugu Euskadiko ratioa baxuena dela.

Gazteen/64 urtetik gorako nagusien arteko ratioaren alderaketa Europar Batasunean 2019an

Iturria: Gazteen Euskal Behatokiak egina, Eustaten datuak (Biztanleen Udal-erroldaren Estatistika) eta Eurostaten datuak (Youth data) oinarri hartuta