Euskadin lanean ari diren 25 eta 34 urte bitarteko gazteen lautik batek txandaka lan egiten du (% 25,2)

Argitalpen-data: 

Euskadin lanean ari direnen artean 25 eta 34 urte bitarteko gazteak dira beren seme-alaben zaintzan denbora gehien ematen dutenak: talde horretakoek egunean 5,6 ordu ematen dituzte, batez beste.

Baina, talde horretan txandaka, asteburuetan edo gauez (hau da, egunean hiru ordu edo gehiago edo urteko lan orduen herena gutxienez 22:00 eta 6:00 artean) lan egiten dutenen ehunekoak batezbeste orokorretik gora daude. Eta hiru lan-baldintza horiek zailago egiten dute lana eta familia uztartzea.

Euskadin lanean ari diren 25 eta 34 urte bitarteko gazteen lanen ezaugarriak eta biztanleria landun osoarekiko alderaketa

Datu horiek Gazteen Euskal Behatokiak aztertu ditu, Eustatek 2019an egindako Lana, familia eta norberaren bizitza bateratzeari buruzko inkestaren emaitzak oinarri hartuta.