Gazte-txartelak Break On Stage 2020 ekitaldirako gonbidapenak zozkatzen ditu.

BreakDance-a eta kultura urbanoarekin loturiko arte-adierazpenak gustuko badituzu, hemen duzu Break On Stage ekitaldia .

Martxoaren 21ean izango da Bilbao Arenan. 

Parte hartu zozketan eta ikuskizun zoragarria gozatu ahal izango duzu nahi duzunarekin!

Zer zozkatuko dugu?

4 sarrera bikoitz ikuskizunerako. 

Parte hartzeko modua:

Bete formularioa zure datuekin (azken eguna: martxoaren 15a).

Irabazleei nola abisatuko diegun:

Telefonoz eta ondoren e-postaz zozketa epea amaitu eta bi eguneko epean.

Sarrerak non eta noiz jaso behar dira:

Irabazleek Break On Stage 2020 jaialdiaren egunean bertan jaso ditzakete sarrerak Bilbao Arenako leihatilan; horretarako, NANa eta Gazte-txartela erakutsi beharko dituzte.

Baldintzak:

Zozketa honetan parte hartzeak esan nahi du Gazte-txartelak lehiaketa eta zozketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak isilbidez onartzen direla.

 


Ikusi lehiaketa eta zozketa gehiago

    Gazteaukera

    Harpidetu zaitez Gazteaukeraren buletinera

    Harpidetu
    logotipo gaztebizhitza marca

    Harpidetu zaitez GazteBizhitzaren buletinera

    Harpidetu