Gazteen Euskal Behatokiak jakin nahi du koronabirusak eragindako konfinamendu egoera hau nola bizitzen ari diren gazteak

Argitalpen-data: 

#DinosComoLoLlevas

EsanNolaDaramazun (leiho berri batean irekitzen da) inkesta 15 eta 34 urte bitarteko Euskadiko gazteei zuzenduta dago. 

Egoera honek bizitza aldatu digu guztioi. Gazteen kasuan, klaseak eten egin dira, lanean eta errutinetan aldaketak izan dira. Gainera, kontaktu soziala, edozeinentzat garrantzitsua bada, are garrantzitsuagoa da gazteentzat, eta konfinamendu egoera honetara nola egokitzen diren ezagutu nahi dugu.

Inkestan galdera komunak daude errutinetan gertatzen ari diren aldaketei buruz, sentitzen ari garen emozioei buruz eta beste hainbat gairi buruz, hala nola gobernuek hartutako neurriei buruzko iritzia, prebentzio-neurrien betetzea, gezurrezko mezuen aurrean jarrera kritikoa izatea, boluntariotza, eta abar.

Bestalde, galdera zehatzak daude ikasten ari direnentzat, lanean ari direnentzat edo langabezian daudenentzat. Ikasten ari direnek zailtasunak izango dituzte kurtsoaren amaierari begira; lanean ari diren gazte batzuek lanean jarraitzen dute, aurrez aurre edo telelanaren bidez, beste batzuk, aldiz, aldi baterako edo behin betiko enplegu-etenaldia jasaten ari dira. Horren guztiaren inguruan dituzten kezka nagusiez galdetuko diegu. 

Eskerrik asko parte hartzeagatik eta interesgarria izatea espero dugu.

Gazteaukera

Harpidetu zaitez Gazteaukeraren buletinera

Harpidetu
logotipo gaztebizhitza marca

Harpidetu zaitez GazteBizhitzaren buletinera

Harpidetu