GEBren dokumentazio zentroko apirileko artikulu nabarmenak: berdinen arteko hezkuntza drogen erabilera prebenitzeko; mendekotasun emozionalaren eta tratu txar psikologikoen arteko harremana; gizarte-hezitzaileak eskolan

Revista Española de drogodependencias

ARZA PORRAS J., SAYÓN-OREA C. y MATEO GARCÍA M., 2019. Evaluación del proyecto “Prevenir en Familia”: educación entre iguales para la prevención del uso de drogas. Revista Española de drogodependencias, no 44, vol 4, pp. 38-53. ISSN-e 2341-1759

Familiak, sozializatzeko lehen mailako unitatea den aldetik, arrisku-faktoreak eta drogen erabileraren aurrean babesteko faktoreak sortzen ditu. Horregatik, familia-eremuak prebentziozko esku-hartzearen funtsezko arloetako bat izan behar du. "Familian prebenitzea" Nafarroako Gobernuak 2001. urteaz geroztik garatutako proiektua da, eta berdinen arteko hezkuntza barneratzen du, ikastetxeetan gurasoekin prebentzio unibertsala lantzeko metodologia gisa. Artikulu honetan, proiektu horren oinarri den eredu teorikoa eta metodologikoa deskribatzeaz gain, 2001-2016 aldiko ebaluazioaren emaitzak aurkezten dira. Ebaluazioaren emaitzek, bai eta hainbat metaebaluazioren eta jardunbide egokien giden berrikuspenak ere, proiektu honen diseinuan sartutako erabaki metodologiko nagusiak egokiak direla berresten dute. Bereziki aipagarria da berdinen arteko hezkuntzak garrantzi handiko kalitate-irizpideei erantzuteko duen gaitasuna, hala nola elkarreragina, elkarri laguntzea edo ikasteko giro atsegina eta lasaia eraikitzea. Hala ere, eta beste ikerketa batzuetan agertzen den bezala, atzematea eta atxikitzea dira familia-prebentzioaren zailtasun nagusietako bat.

 

Revista iberoamericana de psicología y salud

MARTÍN, B. y MORAL, M. de la V., 2019. Relación entre dependencia emocional y maltrato psicológico en forma de victimización y agresión en jóvenes (leiho berri batean irekitzen da). Revista iberoamericana de psicología y salud, vol. 10, no. 2, pp. 75-89. ISSN 2171-2069

Literatura espezializatuan, mendekotasun emozionalak, oro har, bikotekideen arteko indarkeriarekin duen lotura aztertu da, baina ia ez da aztertu tratu txar psikologikoekin duen lotura. Lan honen helburua mendekotasun emozionalaren eta tratu txar psikologikoen arteko harremana aztertzea da, biktimizazio eta eraso moduan. Metodoa: 15 eta 30 urte bitarteko populazio orokorreko 396 nerabe eta gazte espainiarrek osatzen dute lagina (m = 19.36, DT = 2.60). Mendekotasun emozionala ebaluatu zen Pertsonen arteko Harremanen eta Mendekotasun Sentimentalen Inbentarioaren bidez (IRIDS-100), eta biktimizazioa edo eraso psikologikoa Biktima-eraso berrien arteko Indarkeriaren Galdetegiarekin (CUVINO-VA). Emaitzak: psikologikoki biktimizatutako gazteek eta indarkeria-mota hori, erabiltzen duten erasotzaileek batez besteko handiagoak dituzte mendekotasun emozionalean. Mendekotasun emozionalak ez du loturarik generoarekin, adinarekin eta ikasketa-mailarekin; tratu txar psikologikoak, berriz, badu loturarik adinarekin eta ikasketa-mailarekin. Ondorioak: lotura dago mendekotasun emozionalaren eta tratu txar psikologikoen artean, eta autoengainuaren makrofaktorea da harreman hori ondoen azaltzen duena. Hezkuntza afektibo hobea behar da, eta mendekotasun emozionalari buruzko ikerketak sustatu behar dira, bikotekideen arteko indarkerian duen garrantzia dela eta.

Educació Social. Revista d’Intervenció Socioeducativa

SÁEZ SÁEZ, Luis. Gizarte-hezitzaileak eskolan: zer dela-eta, zer premia berri, zer estrategia berri (leiho berri batean irekitzen da). Educació Social. Revista d’Intervenció Socioeducativa, 71, urtarrilla-apirila 2019, 15-38. ISSN 2339-6954

XX. mendeko gizarteak eboluzionatu egin du, eta eskolak berak ere parez pare joan behar du. Hori dela-eta, gaur egungo beharrei eta erronkei erantzun behar die, berdintasun eta ekitate sozial handiagoa sortzeko, bizikidetzari eta inklusioari etengabe arreta emateko moduan egon gaitezen, eta desabantaila sozioekonomikoari alternatiba irmoak eskaintzeko moduan, desabantaila hori baita eskola-porrota hain handia izateko eragiten duen arrazoietako bat. Zergatik behar ditugu gizarte-hezitzaileak hezkuntza-sisteman? Inklusio sozial, akademiko eta kulturalaren alde egiten dutelako, eta ikasleengan herritar demokratiko izateko prestakuntza bultzatzen dutelako, berdinen arteko bizikidetzari eta harreman positiboei eusteko bidea emango diena, balioak garatzeko eta jarrera osasungarriak sustatzeko moduan. Eskola hori bada, irakasle eta gizarte-hezitzaileen topagune ere bada.

 


OHARRA: Dokumentazio zentroko material oro kontsultagai dago, eta maileguan har daiteke

GEBren logoa

 Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa Twitter logoa