'Gizon nerabeekin berdintasun eta maskulinitatearen gaineko lana egiteko tresna pedagogikoak' tailerra

Argitalpen-data: 

Tailerra Bilbon eta Donostian egingo dugu azaroan

Tailerra: Gizon nerabeekin berdintasun eta maskulinitatearen gaineko lana egiteko tresna pedagogikoak

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du  'Gizon nerabeekin berdintasun eta maskulinitatearen gaineko lana egiteko tresna pedagogikoak' tailerraPiper Txuriak, berdintasunaren aldeko gizon elkarteko kidea den Juanma Feito Guerrerok prestatu eta emango du tailerra. 

Ikastaroaren helburu orokorra honako hau da:
gazteekin lan egiten duten profesionalei ikuspegi eta erreminta pedagogikoak ematea: genero ikuspegitik abiatuz, hezkuntza formal zein informalean, gizon nerabeekin lan egitea errazten dutenak, hain zuzen ere.

Helburu zehatzak:

  • Gure kultura eta gizartean bizi diren gizonen bizitza eraikitzen eta baldintzatzen duten genero bidezko sozializazio-mekanismoak identifikatzea.
  • Genero maskulinoaren estereotipo eta ezaugarri nagusiak identifikatzea, femeninoekiko oposizioan.
  • Baldintzapen guzti hauek gizonen bizitza emozional, mental eta fisikoan dituzten ondorioak ulertzea.
  • Eredu patriarkal hegemonikoaren aurrean maskulinitate alternatiboak aurkeztea.
  • Gizon nerabeekin lan egiten duten profesionalei erreminta pedagogiko zehatzak helaraztea.

Metodologia:

Zuzendutako eztabaidaren bidez eta talde, bikote zein topaketa taldeetan oinarritutako metodologiak erabiliz, ikasketa esanguratsu eta adierazgarri bat bultzatuko da. Horrez gain, irakaslearen aldetik azalpen eta erakusketa teorikoak ere egingo dira.

Noiz eta non:

Lehenengo edizioa Bilbon. Itxita

Non: Bilbon, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11-behea

Noiz: 2020ko azaroaren 18an eta 25ean

Ordutegia: 9:00etatik 13:30etara

Hizkuntza: GAZTELERA

Leku-kopurua: 12 lagun gehienez

Izena emateko epea: urriaren 26tik azaroaren 4ra. Itxita

Izena ematea: www.gaztebehatokia.euskadi.eus 

Bigarren edizioa Donostian

Non: Donostian, CRAJen egoitza. Uriortu kalea, 11-behea

Noiz: 2020ko azaroaren 19an eta 26an

Ordutegia: 9:00etatik 13:00etara

Hizkuntza: GAZTELERA

Leku-kopurua: 12 lagun gehienez

Izena emateko epea: urriaren 26tik azaroaren 4ra. Itxita

Izena ematea: www.gaztebehatokia.euskadi.eus 

Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko urriaren 26an indarrean jarriko ditugun FORMULARIOak bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: urriaren 26tik azaroaren 4ra
  • Ikasle kopurua: 12 lagun gehienez

 gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten dutenek edo lankidetzan dihardutenek (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan...). Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteen arloko langileak (Gazteentzako Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk).
  • Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
  • Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.