30 urtetik beherako gazte landunen % 1,8 kooperatibaren bateko bazkidea da

Argitalpen-data: 

2021ean, Kooperatiben Nazioarteko Eguna (#CoopsDay) uztailaren 3an ospatuko da. Hori dela-eta, Gazteen Euskal Behatokitik aditzera emango ditugu zenbat gazte diren kooperatibistak Euskadin.

Horretarako, Eustatek, Estatistika Euskal Erakundeak, Gazteen Euskal Behatokiari BJAtik (Biztanleria Jardueraren Arabera sailkatzeko inkesta) emandako datuak hartuko ditugu oinarri. Datu horien arabera, Euskadin 2020an 16 eta 29 urte bitarteko gazte landunen % 1,8 kooperatiba bateko bazkidea zen.

Euskadiko 16 eta 29 urte bitarteko gazte landunen banaketa, beren lanbide-egoeraren arabera (%)

Kooperatibetako bazkideak diren gazte landunen ehunekoa (% 1,8) 16 urtetik gorako biztanleria okupatuan jasotakoa baino txikiagoa da; biztanleria orokorraren datua % 3,5ekoa baitzen 2020an.

Hori ulergarria da, kontuan hartuta kooperatibako bazkide izateko, besteak beste, gutxieneko kapital-ekarpen bat egin behar dela, eta gazte askok ez dutela diru hori.