Abuztuaren 12a, Gazteen Nazioarteko Eguna

Argitalpen-data: 

Gazteen Nazioarteko Eguna

Abuztuaren 12an Gazteen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Urteroko ospakizuna da, eta gazteek aldaketa-prozesuetan funtsezko subjektu gisa duten eginkizuna sustatzea eta gazteek aurre egin behar dieten erronkei eta arazoei buruz kontzientziatzeko gune bat sortzea du helburu.

Gazteen Euskal Behatokia, bere ikerketekin, gazteen arazo horiek, kezkak eta beharrak zeintzuk diren jakiten saiatzen da. Horretarako, gazteen errealitatearen berri ematen duten txostenak eta estatistikak egiten ditu. Behatokiaren webgunean informazio hori eskura daiteke, bai Estatistikak atalean, bai Ikerketak eta Argitalpenak izeneko atalean ere.

Gainera, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen parte den Behatokiko Dokumentazio Zentroan gazterian espezializatutako liburuak, aldizkariak, artikuluak eta irakurketa-gidak eskura daitezke.

Bestalde, Gazteen Euskal Behatokiak gazteekin lan egiten duten profesionalei zuzendutako Prestakuntza-plana eskaintzen du. Plan horretan hainbat gairi buruzko ikastaroak burutzen dira, hala nola berdintasuna, adikzioak, zibersegurtasuna, sexu-hezkuntza, Erasmus+, eta abarri buruzkoak.

Gazteen Euskal Behatokiarekin harremanetan jartzeko, zatoz gure bulegora (Uriortu 11, behea, 48007 Bilbo), deitu telefonoz (94 403 16 45) edo bidali mezu elektroniko bat (gaztebehatokia@euskadi.eus).