Aurreko urtean Lanbide Heziketako ikasketak bukatu zituzten hamar pertsonatik zortzi lanean zeuden 2020an (% 78,5)

Argitalpen-data: 

Lanbidek, Enplegu Zerbitzu Publikoak, urtero burutzen dituen Euskadiko Lanbide Heziketako ikasleen lan-bizitzan sartzeari buruzko estatistiken arabera, 2020an aurreko urtean Lanbide Heziketako ziklo bat (erdi-mailakoa edo goi-mailakoa) osatu zuten eta ikasten jarraitu ez zuten pertsonen % 78,5ek ordaindutako enplegua zuten.

Erdi-mailako edo goi-mailako Lanbide Heziketako zikloa amaitu eta gero lan ordaindua zutenen ehunekoak behera egin zuen 2019tik 2020ra, % 82,6 izatetik % 78,5era izatera; hau da, jaitsiera 4,1 puntukoa izan zen.

Jaitsiera horrek badu zerikusia ikasitako ziklo motarekin eta Covid19ak hainbat lan arlotan izandako eraginarekin. 2019tik 2020ra enplegu-tasetan jaitsierarik handiena jasan duten ikasle-ohiak honelako zikloak egin zituztenak izan ziren: turismoarekin lotutako zikloak (24,4 puntuko jaitsiera), eraikuntzarekin eta obra zibilarekin lotutakoak (21,4 puntuko jaitsiera), komunikazioa, irudia eta soinuarekin lotutakoak (16,6 puntuko jaitsiera) eta irudi pertsonalarekin lotutakoak (11,0 puntuko jaitsiera).

Aitzitik, enplegu-tasetan 2019tik 2020ra izandako igoerak ziklo hauetako ikasleen artean gertatu dira: itsaso eta arrantza jardueren arlokoak (7,0 puntuko igoera) eta osasungintzaren arlokoak (6,4 puntuko igoera).

Aurreko urtean LHko ikasketak amaitu eta ikasten jarraitu ez duten pertsonen enplegu-tasa, egindako zikloen adarren arabera