Beste % 9 arautzearen aldekoak ziren, baina ez zuten hain seguru esaten. % 8 baino ez zeuden kontra, ziurtasun osoz.
Aurreko tauleetan ikusi ahal denez, ez zegoen alde nabarmenik gazteen iritzien eta 18 urtetik gorako biztanleria osoaren iritzien artean.
Aipatutako datuak 70. Euskal Soziometroa – Osasungintza ikerketatik datoz. Ikerketa hori Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak argitaratu zuen 2019an. Gazteen Euskal Behatokiak 18 eta 29 urte bitarteko gazteen erantzunak aukeratu ditu eta Euskadiko biztanleriaren batezbestekoarekin konparatu ditu.