Gazteen Euskal Behatokiak online egindako azken inkestan parte hartu dutenei eskainitako oparien zozketaren emaitza

Argitalpen-data: 

Behatokiak apirilaren 10etik maiatzaren 10era online egindako inkestan eskainitako oparien zozketaren irabazleak

Behatokiak apirilaren 10etik maiatzaren 10era online egindako inkestan eskainitako oparien zozketaren irabazleak

Maitzaren 14an Gazteen Euskal Behatokiak online egindako azken inkestan parte hartu dutenei eskainitako oparien zozketa egin zen. Inkesta hori apirilaren 10etik maiatzaren 10era bitartean burutu zen.

Zozketa behatokiaren egoitzan egin zen eta han ondokoak egon ziren: Agurtzane Llano, Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendaria, Josu Gerediaga, Eusko Jaurlaritzako Gazteria arduraduna, Miren Bilbao, Gazteen Euskal Behatokiko teknikaria, eta Susana Alarcón, Ingartek Consulting S.L., inkesta kudeatu duen enpresako ordezkaria.

Kode irabazleak (inkesta bete ahal izateko pertsona bakoitzari esleitutako kodeekin bat datozenak) ondoko pertsonei dagozkie:

Xiaomi Mi Scooter Pro 2 patinete elektrikoa: Maitane Silva
Samsung Galaxy A71 telefono mugikorra:  Rafqat Ali
Smartwatch Samsung Galaxy Watch Active 2: Itzea Díaz

Eskerrik asko inkesta honetan parte hartu duten gazte guztioi eta zorte on hurrengoan!