'Gazteen indarkeria: jatorria, izaera, indarkeria motak eta prebentzioko eta esku hartzeko estrategiak' ikastaroan izena emateko epea zabalik

Argitalpen-data: 

Ikastaro-Tailerra Bilbon eta Donostian egingo dugu 2022ko urtarrilean

Ikastaroa- Tailerra: ‘Gazteen indarkeria: jatorria, izaera, indarkeria motak eta prebentzioko eta esku hartzeko estrategiak’

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du  ‘Gazteen indarkeria: jatorria, izaera, indarkeria motak eta prebentzioko eta esku hartzeko estrategiak’ ikastaro-tailerra. Hilario Garrudo Hernandezek, psikologo klinikoa, psikoterapeuta eta prestatzaileen prestatzaileak prestatu eta emango du ikastaro-tailerra. 

  • Bilboko edizioan apuntatzeko bete hurrengo formularioa
  • Donostiako edizioan apuntatzeko bete hurrengo formularioa 

Helburu nagusiak:

  • Elkargune bat ahalbidetzea gazteekin lan egiten duten langileek aukera izan dezaten gazteen indarkeriazko jokabidearekin zerikusia duten alderdi guztiak elkarrekin aztertzeko eta eztabaidatzeko, bai eta esperientziak partekatzeko ere.
  • Parte-hartzaileen gaitasun psikosozialak hobetzea.
  • Ahal den neurrian, pandemiak gazteengan izan ditzakeen ondorioei aurre egitea.
  • Gazteei eskaintzen zaizkien zerbitzuak optimizatzea eta, ahal bada, gazteen indarkeriaren ondorioz gizartean sortzen ari den ezinegona arintzea.

Helburu espezifikoak:

  • Gazteen indarkeriazko jokabidearen sorrera eta izaera eztabaidatu, aztertu eta ezagutzea.
  • Ikastea indarkeriazko jokabidearen atzean dauden emozioak, sentimenduak eta aldarteak identifikatzen eta maneiatzen, bai eta lanean agertzen direnak ere (pertsona barrukoak eta pertsonen artekoak).
  • Pandemiak gure eta gazteen bizitzetan dituen ondorio psikoemozionalak detektatzea.
  • Gazte-indarkeriaren gaia eguneroko lanean kudeatzeko estrategia, baliabide eta tresna erabilgarriak ematea, bai prebentzioari dagokionez, bai esku-hartzeari dagokionez.
  • Trebetasun psikosozial batzuk (harremanezkoak, kognitiboak eta, bereziki, emozionalak) eskuratzen trebatzea, gaitasun pertsonala eta profesionala garatzeko eta gazteekin lan egitean aplikatzeko.
  • Laguntzea eskuratutako trebetasunak ezartzen gazteekin, indarkeriazko jokabidearen aurrean jarrera alda dezaten eta eguneroko zailtasunei eta gatazkei erantzun alternatiboak eta egokiagoak bila ditzaten.

Metodologia: Tailer teoriko-praktiko formatua izango du, eta, bertan, dinamizatzaileak kontzeptuak azaltzea eta ariketak, egoerak eta kasu praktikoak egitea konbinatuko ditu, edukiak barneratzea eta ikasleek trebetasunak eskuratzea errazteko, nagusiki praktikoa, aktiboa eta parte-hartzailea den irakaskuntza-ikaskuntza metodologia baten bidez.

Lehenengo edizioa Bilbon

  • Non: Bilbon, GEBren egoitza. Uriortu kalea, 11-behea
  • Noiz: 2022ko urtarrilaren 24an eta 25ean
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
  • Hizkuntza: GAZTELERA
  • Leku-kopurua: 16 lagun gehienez
  • Izena emateko epea: azaroaren 25etik abenduaren 17ra. Formularioa 

Bigarren edizioa Donostian

  • Non: Donostian, CRAJen egoitza. Uriortu kalea, 11-behea
  • Noiz: 2022ko urtarrilaren 26an eta 27an
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara
  • Hizkuntza: GAZTELERA
  • Leku-kopurua: 16 lagun gehienez
  • Izena emateko epea: azaroaren 25etik abenduaren 17ra. Formularioa 

Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da. Kontutan hartu ikastaroan izena emateko epea eta ikasle kopurua!

Ikastaroan parte hartzeko azaroaren 25ean indarrean jarriko ditugun FORMULARIOak bete eta bidali (Mesedez, datuak egiazta itzazu eta, ondo badaude, sakatu Aurreinskripzioa Egiaztatu botoia).

  • Izena emateko epea: azaroaren 25etik abenduaren 17ra
  • Ikasle kopurua: 16 lagun gehienez

 gaztebehatokia@euskadi.eus

 94 4031645

Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten dutenek edo lankidetzan dihardutenek (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan...). Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera.

  • Gazteen arloko langileak (Gazteentzako Informazioa, udalak, aldundiak, gazte-elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk).
  • Gizarte- eta familia-hezitzaileak.
  • Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.