Tokiko eremuan EAEko gazte-ekipamenduen sarea 2021ean bultzatzeko diru-laguntzak emateko deialdia

Argitalpen-data: 

 Agindua, 2021eko ekainaren 16koa (EHAA 2021eko ekainaren 30ekoa).

Gazte-ekipamenduak eraikitzeko, handitzeko edo hobetzeko diru-laguntzak banatzeko modua arautzea da agindu honen xedea, betiere ondorengo baldintza eta betebeharrak aintzakotzat izanik.

Deialdi hau nortasun juridiko propioa duen Euskal Autonomia Erkidegoko edozer toki-erakundeei dago zuzendua, eta 290.000 euroko diru kopurua du.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn agertu eta hurrengo egunean hasita (2021eko uztailaren 1etik abuztuaren 2ra bitartekoa izango da, biak barne)

Informazio gehiagohttps://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2021/gazte_ekipamenduak/web01-tramite/eu/