Urrian dokumentazio-zentroan nabarmendutako artikuluak: suizidioa, prebenitu daitekeen arazo soziala; autoeraginkortasuna eta motibazioa ikasteko nerabeengan; sormen digitala ikaskuntza eraldatzeko

Argitalpen-data: 

Aula de secundariaLÓPEZ ALARCÓN, D., 2021. El suicidio, un problema social que se puede prevenir. Aula de secundaria, no. 43, pp. 23-27. ISSN 2014-8615

Hezkuntza-eremuan suizidioaren gaiari heltzea ezinbesteko bihurtu da, arrazoi naturalen ondorioz ez diren ikasle nerabeen heriotza gehienen kausa da eta. Irakasleek oinarrizko informazioa eta prestakuntza behar dute jokabide suizida prebenitzeko, detektatzeko eta horrelakoetan esku hartzeko. Artikulu honetan lanari ekin nahi zaio.


Acta Colombiana de Psicología

ROSSI, T., TREVISOL, A., SANTOS-NUNES, D., DAPIEVE PATIAS, N. y HOHENDORFF, J.V., 2020. Autoeficacia general percibida y motivación para aprender en adolescentes de educación media. Acta Colombiana de Psicología, vol. 23, no. 1, pp. 264-271. ISSN 1909-9711, 0123-9155

Autoeraginkortasuna gizabanako bakoitzak zeregin bat gauzatzeko dituen gaitasunei buruzko usteei dagokie; ikasteko motibazioa, berriz, garrantzi handiko eratzetzat hartzen da, gizabanakoa bere zereginak egitera bultzatzen baitu. Bi kontzeptu horiek kontuan hartuta, azterlan honen helburua izan zen nerabeen autoeraginkortasunaren, eta motibazio intrintsekoaren eta estrintsekoaren arteko korrelazioa identifikatzea, generoaren eta adin-tarteen araberako batez bestekoetan egon daitezkeen aldeak aztertuz. Emaitza gisa, autoeraginkortasunaren eta berezko motibazioaren arteko korrelazio positiboa ikusi zen, autoeraginkortasunaren eta kanpoko motibazioaren arteko korrelazio negatiboa, emakumeen berezko motibazioaren eta gizonen kanpoko motibazioaren batez besteko altuagoak, eta gizonen autoeraginkortasunaren batez besteko altuagoak. Estatistikoki, ez zen alde esanguratsurik aurkitu adin-tarteen artean. Ondorioz, funtsezkoa da ezartzea autoeraginkortasunak eta motibazioak nerabeen ikaskuntza-prozesuan eragina izan dezaketela kontuan hartuko duten estrategiak eskolentzat.


Comunicar: Revista científica iberoamericana de comunicación y educación

SÁNCHEZ LÓPEZ, I., BONILLA DEL RÍO, M. y OLIVEIRA SOARES, I. de, 2021. Creatividad digital para transformar el aprendizaje: Empoderamiento desde un enfoque com-educativo. Comunicar: Revista científica iberoamericana de comunicación y educación, no. 69, pp. 113-123. ISSN 1134-3478

Belaunaldi oso batek egiten duen komunidabideen eguneroko erabilerak agerian uzten du gazteek bizi duten errealitatearen, eta beren prestakuntzaren ardura duten instituzioen arteko aldea. Hezkuntza formala oraindik hertsiki lotzen zaio literatura-hartzaileen rol pasiboari, eta alde batera uzten da komunikazio konektatuak eta narratiba digitalak ikasleak ahalduntzeko duten ahalmena. Aldi berean, hezkuntzarekiko gero eta interes handiagoa sortzen ari da komunikabideen esparru profesionalean. Indar-lerro horri bektore kom-hezitzailea deitu diogu. Ikerketa honetan, gazteen ahalduntzean laguntzeko ahalmenak deskribatzea dugu helburu, ikuspegi kom-hezitzaile batetik. Inplementatutako metodologiak konbinatzen ditu, artikulazio kateatuaren bidez, izaera kom-hezitzailea duten plataformen diskurtso multimodalaren azterketa eta behatzaile pribilegiatuei egindako elkarrizketak. Emaitzetan azaltzen denez, sorkuntza digitalaren inplementazioa ikasleen identitatea, elkarrekintza eta soziabilizazioa eraikitzeko erabil daiteke, emozioaren, enpatiaren eta eraldatzeko gaitasunaren bidez. Inplementazio horrek kontzeptuen, harremanen ulermenaren, berreraikitze esanguratsuaren eta horren bereganatzearen arteko nodoak ezartzeko aukera ematen du. Ondorioz, proposamen honen arabera, hezkuntza formaleko erakundeak eredu erreaktibo batetik etorkizuneko eredu batera igaro litezke, eta igorpen- eta harrera-kodeak berrikusi eta esanahiak proposatu sormen-ekintzatik eta komunitatearekiko atzeraelikaduratik abiatuta.


OHARRA: Dokumentazio zentroko material oro kontsultagai dago, eta maileguan har daiteke