2022. urtean gazteria arloan egitarauak eta jarduerak garatzeko dirulaguntzak

Agindua, 2021eko abenduaren 9koa (EHAA 2021eko abenduaren 27koa)

Deialdi hau irabazi asmorik gabeko pertsona juridikoei, publiko nahiz pribatuei, dago zuzendua, eta 680.000 euro euroko diru kopurua du.

Laguntza horien bidez, gazte-elkartegintza sustatzen da, eta elkarteen funtzionamendua eta jarduerak bultzatzen dira. Eremu horren barruan, gazteelkarte edo -erakundeek Euskal Autonomia Erkidegoko gazteen bizi-kalitatea sustatzeko eta hobetzeko sustatzen dituzten lurraldez gaindiko jardueren urteko programak sartzen dira, bai eta animazio soziokulturaleko eskolek antolatzen dituzten dinamizatzaile soziokulturalen ikastaroak eta jarduera berritzaileak edo gizarte-inpaktukoak ere.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn agertu eta hurrengo egunean hasita, 2022ko urtarrilaren 27ra arte.