Dokumentazio-zentroaren apirilean nabarmendutako artikuluak: substantzia psikotropikoen kontsumoaren balorazio positiboa; genero-sistema eta transfobia; arriskuan dauden nerabeen gizarte-trebetasunak hobetzea Europako gazte-trukeen bidez

Argitalpen-data: 

AdComunica, Revista científica de estrategias, tendencias e innovación en comunicación

ALBERT, A.P., 2021. Drogas, complicidad y pertenencia. Los mensajes de los jóvenes en redes sociales sobre el consumo de sustancias adictivas. AdComunica, Revista científica de estrategias, tendencias e innovación en comunicación, no. 22, pp. 339-361. ISSN 2174-0992

Drogen kontsumoari buruz Espainiako gazteek sare sozial batzuetan zabaltzen eta partekatzen dituzten iruzkinetan oinarritutako ikerketaren ezaugarri eta ondorio nagusiak jasotzen dira artikulu horretan. Azterketaren xedea da, alde batetik, analisiaren objektu materialari erreparatuta, praktika horri lotutako diskurtso nagusia zein den jakitea; eta, bestetik, objektu formalari erreparatuta, ebaluatzea ea egokia den gazte erabiltzaileek sortutako edukiari dagozkion mezuen analisian oinarritutako berezko komunikazio-teknikak aplikatzea beste batzuk erabili beharrean, hain zuzen ere, metodologiaren esparru kuantitatiboan (inkestak) eta kualitatiboan (elkarrizketa sakonak, talde-bilerak) iturri nagusiak ikertzeko erabili ohi direnak. Lortutako emaitzek agerian uzten dute gehienetan substantzia psikotropikoen kontsumoaren balorazio positiboa egiten dela, espazio mediatikoan ez bezala, non normalean negatiboa izaten den. Aztertutako mezuetan nagusitzen da drogek dibertsioa sustatzen dutelako pertzepzioa, bai eta izaera eta gizarte gabeziak arintzen dituztelakoa ere. Gazteak jakitun dira droga-kontsumoak osasunerako dituen arriskuez, baina garrantzi handiagoa ematen diete unean-unean eragiten dieten arazoei, oztopo baitira beren harreman-, lan- eta adimen-xedeetarako. Emaitza horiek ikusita, hausnartzekoa da ea droga-kontsumoaren aurkako mezu mediatikoek nahikoa eragiten duten kontsumitzaile potentzialen pertzepzioan, edo, aitzitik, mezu horiek haien interes, nahi eta kezketatik urrun dauden.


OBETS: Revista de Ciencias Sociales

GALLARDO NIETO, E.M. y ESPINOSA SPÍNOLA, M., 2021. Sobre la imposición del sistema de género y la transfobia: historias de niñxs creativxs con el género y jóvenes trans*. OBETS: Revista de Ciencias Sociales, vol. 16, no. 1, pp. 115-134. ISSN 1989-1385

Tradizionalak ez diren genero-adierazpenak edo -identitateak dituzten haurren, nerabeen eta gazteen egoerak gizarte-arazo bat dakar hezkuntzako eremuan, Espainian transfobia kasu asko baitaude eskola eta institutuetan. Artikulu honetan indarkeria transfobikoaren erro soziokulturala ulertzeko giltzarri diren indarkeria-moduak identifikatu ditugu; horretarako, Andaluziako generoarekin sortzaile diren haurren eta trans* gazteen elkarrizketa, erredakzio, bizitza-lerro eta gorputz-mapetatik abiatu gara. Gainera, sexu- eta genero-sistemari aurre egiteko haurrek eta gazteek garatzen dituzten erantzun eta eraldaketa sozial eta politikoko moduetan sakondu egin dugu.


RES: Revista de Educación Social

MANCHADO RIQUELME, I.L. y VIERA ABELLEIRA, M., 2021. La mejora de las habilidades sociales y de las relaciones interpersonales de adolescentes en riesgo mediante un intercambio juvenil europeo. RES: Revista de Educación Social, no. 33, pp. 241-265. ISSN 1698-9007

Artikuluan aurkezten da arrisku egoeran dauden Valentziako Erkidegoko babes-sistemako nerabeekin egindako gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartze proiektu bat, 2019an gauzatutakoa. Programaren helburua da nerabeei tresnak ematea pertsonen arteko harremanak hobetzeko, eta emozioekin lotutako gizarte-trebetasunak ematea, eguneroko bizitzara egokitzeko.

Erasmus + programaren bidez nerabe espainiarrekin eta italiarrekin egindako gazte- eta kultura-trukearen planifikazio bat azaltzen da. Hartara, bi taldeek barne-prestakuntzak egin dituzte Donejakue Bidea elkarrekin egiteko beharrezkoak diren gaitasunak eta trebetasunak eskuratzeko, beren emozioak modu asertiboan adierazten lagunduko duten hausnarketa-espazioak partekatzeko asmoz.

Proiektuaren ebaluazioen ondoren ateratako emaitzetan erakusten denez, nerabeen gizarte-trebetasunak hobetzeak laguntzen die gatazkak konpontzen eta, beraz, eguneroko bizitzako zailtasunak murrizten. Gainera, gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea ardaztearen garrantzia nabarmentzen da, harremanetarako espazioak sortuz eta parte-hartzaileen artean autonomia, lankidetza eta talde-bizikidetza sustatuz. Azkenik, haien artean lotura afektiboak nola sortzen diren erakusten da, gizartearen aldeko balioak eskuratzen laguntzen dien jarduera soziokultural batean parte hartuz.


OHARRA: Dokumentazio zentroko material oro kontsultagai dago, eta maileguan har daiteke