Euskadiko gazteen erdiak liburuak irakurtzen ditu bere aisialdian (% 48,8)

Argitalpen-data: 

Liburuaren eguna dela-eta, Gazteen Euskal Behatokitik gazteen irakurketa-ohiturari buruzko datu batzuk azalduko ditugu. Datu horiek ‘Euskadiko gazteak’ izeneko ikerketetatik datoz. Ikerketa horiek Gazteen Euskal Behatokiak burutzen ditu lau urtean behin eta osatzeko inkestak egiten dizkie Euskadiko 15 eta 29 urteko gazteei.

2021ean, Euskadiko 15 eta 29 urte bitarteko gazteen % 48,8k esan zuen aurreko hilean libururen bat irakurri izan zuela aisiagatik, hau da, ez bere ikasketengatik edo lanagatik.

Zifra hori 2012an edo 2016an jasotakoak baino txikiagoa zen, baina 2008koa baino handiagoa.

Aisiagatik irakurtzen duten gazteen portzentajea Euskadiko biztanleen batez bestekoa baino handiagoa da, oro har, baina aldea murriztu da, aurreko urteetako datuekin konparatuz gero.

Aisiagatik liburuak irakurtzen dituzten gazteen eta Euskadiko biztanleriaren ehunekoen bilakaera (%)

Galdetuak izan aurreko hilean libururen bat irakurri duten gazteen ehunekoa handiagoa da emakumeen artean, gizonen artean baino. 25 eta 29 urte bitarteko gazteek ere 15-24 urtekoek baino neurri handiagoan diote irakurtzen dutela.

2021ean aisiagatik liburuak irakurri dituzten gazteen ehunekoa, sexuaren eta adin-taldeen arabera (%)