Gaur, urtarrilak 10 astelehena, 2022ko Gazteriaren Karlomagno Sari Europarraren deialdia argitaratzen da

Argitalpen-data: 

European Charlemagne Youth Prize 2022

Gazteriaren Karlomagno Sari Europarra Europako Parlamentuak eta Karlomagno Nazioarteko Akisgran Fundazioak antolatzen dute, eta Europan zein nazioartean lankidetza eta elkar ulertzea sustatzen duten gazteek zuzendutako proiektuei ematen zaie. Helburua da Europako demokrazia indartzea eta gazteen parte-hartze aktiboa babestea Europaren etorkizunean.

Horregatik, Europar Batasunean bizi bazara, 16 eta 30 urte bitartekoa bazara eta Europa aldatzen laguntzen duen proiektu batean lan egiten baduzu, Gazteen Karlomagno Sari Europarraren hurrengo irabazlea izan zintezke, eta 7.500 euro lortu, zure ekimena garatzen jarraitzeko.

Gaur, 2022ko urtarrilaren 10ean, deialdia argitaratu da eta otsailaren 13a da proiektuak aurkezteko azken eguna.

Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu esteka honetan (bertan informazioa gaztelaniaz dago):

https://www.europarl.europa.eu/charlemagneyouthprize/es/introduction.html