Uda honetan busti zaitez Gazte-txartelarekin|

Beherapen ezberdinak dituzu ur jardueretanUda honetan freskatzeko plan baten bila zabiltza? Zure Gazte-txartelarekin beherapen ezberdinak dituzu ur jardueretan: kayak, Paddle Sup, Surf,… Aurkitu gehien gustatzen zaizuna, eta gozatu udaz!

Araban

Asparrena: Inguru Abentura. %10ko beherapena lehenengo mailako arroila jaitsieran.

Lantarón: Aventura Sobrón. %10eko beherapena jarduera guztietan eta 2 ordu baten prezioan Kayak edo StandUp Paddle oholtzen alokairuan.

Vitoria-Gasteiz: Club Nereida Sub. %10eko beherapena urpekaritza ikastaroetan, Club Nereida Sub-eko urteko kuotan, materialen eta urpekaritza ekipamenduen alokairuan eta aire konprimatuaren kargetan.

 

Bizkaian

Barrika: Barrika Surf Kanpa. %10eko beherapena Barrika Surf Kanpeko gaueko tarifan

Bilbo: Bilbobentura. Beherapen ezberdinak Bilboko itsasadarrean antolatutako ekintzetan: 2X1 StandUp Paddle edo piraguak alokatzean, 2x1 piragua bidezko gaueko zeharkaldi gidatuan eta %30eko beherapena piraguismo hastapen ikastaroetan eta eskimotajeko ikastaroan.

Durango: Lurra Adventure. %10eko beherapena arroila jeitsiera jardueretan.

Getxo: Getxo Kayaka. %10eko beherapena piraguismoaren hastapen ikastaroan, Ocean Cleaning kayaken jardueran eta trabesietan.

Getxo: Getxoport. %10eko beherapena piragua, apnea, snorkel, coasteering, eta surf jardueretan.

Ibarrangelu: Laida Kanoak. %50eko beherapena Urdaibaiko itsasadarraren jeitsieran eta Paddle Surf taulen eta kanoen alokairuan.

Ibarrangelu: Ur Urdaibai. %25eko beherapena Gazte-txarteldunarentzat eta bere lagun batentzat Urdaibaiko itsasadarraren jaitsieran, kanoan, kayakean edo Stand Up Paddle oholean.

Lekeitio: Ur Lekeitio. Ordu eta erdi ordainduz, bigarren eta hirugarren ordua doan kanoa, kayak edo Stan Up Paddle (SUP) materialaren alokairuan.

Mendexa: Leaktibai. %10eko beherapena Surf eta SUP taulen alokairuan eta arroila jeitsiera jardueretan.

Ondarroa: Koasta. %10eko beherapena paddle surf eta kayak ibilbide gidatuetan, paddle surf eta kayak ikastaroetan eta Big Sup jardueretan.

Plentzia: Cabobillano. %50eko beherapena surf klaseetan (klase pertsonalizatuetan izan ezik) eta %10eko beherapena material alokairuan.

Sopela: Aloka Surf & Sup. %10eko beherapena zerbitzu guztietan.

Sopela: Jaiki Surf Eskola. %10eko beherapena surf eskoletan.

Sopela: Peña Txuri Surf Eskola. 20 €ko beherapena 5 klaseko surf ikastaroan eta 5 euroko beherapena surf klase solteetan.

 

Gipuzkoan        

Donostia: Arrauning. %50eko beherapena kanoa paseoetan (aurretik erreserbatu behar da)

Donostia: Free Surf Eskola. %10eko beherapena ikastaro guztietan.

Donostia: Groseko Indarra. %10eko beherapena surf ikastaroetan.

Donostia: Navegavela. %20eko beherapena 6 metrotarainoko ontzien nabigazio-lizentzia lortzeko tarifan.

Donostia : Pukas Surf Eskola. %10eko beherapena surf ikastaroetan

Getaria: Escuela de Buceo Ksub. %10eko beherapena urpekaritza ikastaroetan.

Hondarribia: Buceo Hondarribia. %10eko beherapena urpekaritza-bataioetan, ontzi alokairuan eta urpekaritza-ekipo alokairuan.

Hondarribia: Navegavela. %20eko beherapena 6 metrotarainoko ontzien nabigazio-lizentzia lortzeko tarifan.

Orio: Begi-bistan. %10eko beherapena titularra eta bere lagunarentzat, Stand Up Paddle (SUP) edo berez husten den Kayak bikoitza alokatzean.

Zarautz: Moor Surf Eskola. %10eko beherapena ondorengo zerbitzuetan: Surf hastapen ikastaroa, hobekuntza ikastaroak, Gaztesurf ikastaroak eta Surf materialaren alokairua.