Apirilak 29a, Dantzaren Nazioarteko Eguna

Argitalpen-data: 

Euskadin, 15 eta 24 urte bitarteko gazteen % 15,7k dantza praktikatzen du, amateur mailan. Ehuneko horrek bizkoiztu egiten du Euskadiko 15 urtetik gorako biztanleriari dagokiona (% 8,2).

Dantza, amateur mailan, praktikatzen duten Euskadiko 15 eta 24 urte bitarteko gazteak eta 15 urtetik gorako biztanleak (%)

Gainera, gazteen % 13,0k dio dantza-ikastaroren bat egin duela edo egiten ari dela, bere ikasketa zentrotik kanpo (ikaslea izanez gero). 15 urtetik gorako biztanleen artean, araututako hezkuntza-eremutik kanpo dantzarekin lotutako formazioa jaso dutenen ehunekoa txikiagoa da, % 7,8koa, hain zuzen ere.

Bestetik, hiru gaztetik batek (% 35,5) aurreko urtean dantza-ikuskizunen bat ikustera joan zela dio: % 10,4 lau ikuskizunetara edo gehiagotara joan zen eta % 25,1 lau ikuskizun baino gutxiagora; gainerako % 64,5 ez zen dantza-ikuskizun batera ere joan aurreko urtean.

15 urtetik gorako biztanleria osoan aurreko urtean dantza-ikuskizunen bat ikustera joan zirenen ehunekoa gazteen artean jasotakoa baino txikixeagoa da (% 30,6). Horien artean % 9,7 lau ialdiz edo gehiagotan joan zen eta % 20,9 gutxiagotan.

Euskadiko 15 eta 24 urte bitarteko gazteen eta 15 urtetik gorako biztanleriaren banaketa, aurreko urtean dantza-ikuskizunetara joateko maiztasunaren arabera (%)

Dantza-ikuskizunetara joateko maiztasuna nabarmen areagotu da hamar urtetan: 2008an gazteen % 11,3k adierazi zuen aurreko urtean dantza-ikuskizunen batera joan zela, 2018an, aldiz, ehuneko hori % 35,5era handitu da. 15 urtetik gorako biztanleria osoan ere, antzeko igoera gertatu da: 2008an % 9,3tik 2018ko % 30,6ra.

Datu horiek Gazteen Euskal Behatokiak aztertu ditu, Kulturaren Euskal Behatokiak 2019an argitaratu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko parte-hartze kulturalari buruzko inkestaren emaitzen txostena (leiho berri batean irekitzen da) oinarri hartuta. Txosten horretan agertzen diren datuak 2018ko iraila eta abendua bitartean telefonoz egindako inkesten bidez jaso ziren.

GEBren logoa 

Jarrai gaitzazu gizarte-sareetan!

Facebook logoa   Twitter logoa