Artikuluak

Bizikleta: bizitzeko filosofia denean

Bizikleta: bizitzeko filosofia denean

Bizikleta: bizitzeko filosofia denean

egilea: Gazteaukera, 

Garraiobide ekologiko, osasungarri eta garbia da bizikleta, eta gero eta jende gehiagok eragiten dio pedalei gure inguruko herri eta hirietan. Alde batetik bestera mugitzeko, kirola egiteko, lanera edo ikastera joateko bueltatxo bat emateko. modan dago bizikletan ibiltzea.

Ziklobia, Masa Kritikoa, Tweed Run. hainbat dira festa giroan txirrindularitzarenganako atxikimendua eta interesa pizteko egiten diren ekintzak. Alde ludikoa azpimarratuz babes soziala lortzen ari dira hiriko ziklista eta txirrindulari elkarteak.

Ondorengo bideoek bizikleta ardatz duten egitasmo ugariren erakusleiho dira.

Aldarrikapenekin loturiko bideoak:

Gernikan bidegorriaren alde bideo eder hau egin dute herriko jendea partaide eginez.

Bizitzako momentu hunkigarriekin eta barneko sentimenduekin bat egiteko manifestu bizi-ziklista.

Zer da ziklobia kreatibo bat?

Zelan ikusten da gure ingurua alturetatik?

Londresko hiritar askok jantzi tradizional ingelesak jansten dituzteTweed Run deritzon bizikleta martxan. Dotore-dotore  jantzita, hirian zehar, ibilbide bat egiten dute hainbat lagunek, ondoren eta eta pastatxoak ez dira falta!

Bizikleta eta sormena lantzen dituzten beste bideo batzuk:

Bizikletaren gainean bizitzea posiblea ahal da? Jan, lo, lan egin, maitatu. denetarik egiten du gazte kanadiar honek.

Zure bizikleta maite duzu? Hona hemen maitasun historia eder bat.

Zuk zeuk zuere bizikleta nahieran egiteko aukera eskaintzen dute denda honetan.

Gazte Ibiltariak ekimenak bat egiten du bizikletaren onurekin, eta horregatik Euskal Herria ezagutzeko aukera ederra dela uste dugu egitasmo hau. Parte hartu nahi duzu?