No hate speech, arrazakeriaren aurka interneten

No hate speech, arrazakeriaren aurka interneten
egilea: Gazteaukera,
Arrazakeria eta diskriminazioaren kontrako Europar astearen baitan (martxoaren 21etik-28ra) "No hate speech online" delako kanpaina abiarazi du Europako Kontseiluak. Interneten gertatzen diren gorrotozko jarrera diskriminatzaile guztiak gaitzetsi nahi dituzte kanpaina honen bidez.
Giza eskudideen defentsaren aldeko kontzientzia sustatzea helburu duen ekimen honek batez ere gazteak ditu jomugan. Horretarako atxikimendua sare sozialetan bilatu nahi dute eta bideo lehiaketa bat, esperientziak partekatzeko blog bat, zein argazkieak igotzeko gune bat prestatu dituzte, besteak beste. Twitter sarean #nohatespeech traola darabilte eta herri ezberdinetan tokian tokiko ekimenak ere garatzen dihardute.
Bideo lehiaketari dagokionez, diskriminazioaren kontra eta tolerantziaren aldeko minutu bateko lanak hartuko dituzte antolatzaileek. Maiatzaren 31a bitartean lehiaketan parte hartzeko aukera dago eta 10 tablet banatuko dituzte bideo bozkatuenen artean.
Honako lanak ispirazio iturri izan daitezkeelakoan gaude:
[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=35rAykWyPrg#t=154[/youtube]
[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=hELaajWG6k4[/youtube]