Etxebizitza erosteko aukerak
Etxebizitza erosteko aukerak
egilea: Gazteaukera,
Etxea erostea, akaso, inoiz egin dezakezun inbertsio ekonomikorik garrantzitsuena da; horregatik, aukera guztiak ondo aztertzea komeni da.
Zer da hobea, etxebizitza berria ala bigarren eskukoa? Librea ala babes ofizialekoa? Maiz aukera errealei erreparatu behar diegu, ideali baino.
Beharbada jakingo duzu babestutako etxebizitzen ezaugarriak eta etxebizitza librearenak oso bestelakoak direla, baina zenbait kontzeptu nahasgarriak izan daitezke; saia gaitezen, bada, argitzen:
Etxebizitza librea enpresa pribatuak sustaturikoa da eta bere prezioa merkatuaren gorabeheren araberakoa izaten da. Kasu honetan erosleak bete beharreko baldintza bakarra etxea erosteko dirua lortzea da.
Babes Ofizialeko Etxebizitzak (BOE) Administrazioak diruz lagundurikoak dira, hori da funtsezko ezaugarria. (irakurtzen jarraitu) (ekimen pribatukoak izan daitezkeen arren) eta errenta baxuko pertsonek etxea alokatu edo erosi ahal izatea da helburua, zozketa bidez esleitu ohi dira. Honez gain, izena eman ahal izateko zehaztutako familia-errenta izan behar da, ohiko etxebizitza erabilera izan beharko du eta aurrerago saltzekotan zehaztutako epe eta prezioan egin beharko da.
Tasatutako Etxebizitzak (BET) etxebizitza libreen eta BOEen artean daude. Hauetan sartu ahal izateko baldintza jakin batzuk bete behar dira (diru-sarrerak eta hainbat baldintza berezi, hala nola) eta gehienezko prezioa mugatuta edo tasatuta daukate. Eskatutako gutxieneko errenta ez da BOEtarako bezain baxua, baina merkatu librearen aldean ere ez da horren altua.
Etxebizitza Soziala babestutako etxebizitza kategoriaren barruan dago, Administrazioak sustatzen du eta diru-sarrera gutxiago duten biztanleei dago zuzenduta; hori dela eta, kostu baxuan eskaintzen dituzte.
Erosi aurretik, egin beharreko inbertsio handia dela jakinda, eman ezazu denbora pentsatzen, etorkizunean zeure burua irudikatzen.. harik eta ideiak argi izan arte.
Babestutako etxebizitza zozketetan sartzeko gutxieneko ohiko baldintzak honako hauek dira: etxebizitza jabetzarik ez izatea eta diru-sarrera jakin batzuk izatea. Abantaila nagusia, jakina, bere prezioa merkatu librekoa baino baxuagoa dela da; honek ez du, ordea, hainbat betekizun baztertzen:
- Epe jakin bat igaro arte ezin izango duzu etxebizitza saldu, eta bertan bizi beharko duzu. Beraz, oso garrantzitsua da bertan bizitzeko nahia izatea, ez baita espekulatzeko aukera ematen duen etxebizitza.
- Etxebizitza jaso arte denbora igaro ohi da, izan ere zozketak eraikinak egiten hasi berri edo egin aurretik ere izan ohi dira. Honek dirua aurrezteko abantaila dakar, baina itxaronaldiaren eragozpena ere badu, kontuan hartzekoa, hortaz.
- Pisuaren ezaugarriak planoen eta bestelako agirien bidez jasoko dituzu, horregatik honako informazioa arretaz aztertzea komeni zaizu: orientazioa, kokapena, banaketa, eta abar.
Emantzipatzeko oso bestelako aukera hartzen duenik ere bada: alokairua, baina modalitate honen ezaugarriei eta berezitasunei beste post batean helduko diegu.