Hizki beldurgarriak
egilea: Gazteaukera,
Filmaren trailerra
Lagun talde batek 2014an ideia bat izan zuen. Zergatik ez egin euskal alfabetiko hizki bakoitzarekin beldurrezko film labur bat? Esan eta egin. Horrela jaio zen Euskal Harriaren ABD-a film kolektiboa.
Euskal Herriko 7 probintzietako 26 zinemagile amateur zein profesional seduzitzea lortu ondoren, erronkari heldu eta forma eman diote proiektu beldurgarri honi. Premisak honakoak izan dira parte hartzaile guztientzat: laburrak euskaraz grabatzea, euskal elementuetan oinarrituak egotea eta goitik behera, Euskal Herrian ekoiztuak izatea.
Azaroaren 5ean aurkeztuko dute Euskal Harriaren ABD-a Donostiako Victoria Eugenian eta azaroaren 13an 7 probintzietan ikusteko aukera izango da, aldi berean.