Artikuluak

#SOLasean, musika klasikoa gazteengana hurbiltzeko zubia

#SOLasean, musika klasikoa gazteengana hurbiltzeko zubia

#SOLasean, musika klasikoa gazteengana hurbiltzeko zubia

egilea: Gazteaukera, 

Musika klasikoa ez da oso ezaguna gazteen artean. Batzuek zaharrentzakoa, aspergarria edo elitista dela esaten dute, baina klitxeak ez al dira aurriritzi guzti horiek?

Auria Etxeandia Donostiako Musika Hamabostaldiko publiko berria erakartzeko proiektuez arduratzen dena solastu gara, #SOLasean deritzon egitasmo interesgarriaren gainean. Ekimen honek, gazteak kontzertuetara gonbidatzen ditu, ondoren bizitakoa partekatzeko parada emanez gonbidatuei.

#SOLasean zer da zehazki?

Ekimen honen bitartez, musika klasikoa eta gazteen artean zubiak eraiki nahi ditugu. Horretarako, klasikako kontzertu batera inoiz etorri ez diren gazte talde bateri, Musika Hamabostaldiko kontzertu batera etortzeko gonbitea luzatzen diegu eta ondoren, beraiekin solasaldi bat izaten dugu beraien iritzia jakiteko. Ez dugu azalpen teknikorik behar, beraien iritzia baino ez dugu ezagutu nahi: gustatu zaien, itzuliko lirateken, nola sentitu diren, zer da gehien gustatu zaiena, zer iritzi duten musika klasikoari buruz...

Nola bururatu zitzaizuen egitasmoa hau Musika Hamabostaldian sartzea?

Gazte jendea gure musikara hurbildu nahi dugulako eta bere kabuz etortzen ez direnez, honelako proiektuen bidez gazteen artean Musika Hamabostaldia ezagutarazi nahi dugu. Ezin dugu ahaztu Musika Hamabostaldia erakunde publikoa izanik, publiko guztiarengana hurbiltzeko saiakera egin behar dugula honelako ekimenen bidez eta baita beste motatako ekintzen bidez ere (ordu gaztea, kontzertuak kalean...). Gainera, Auditorioan jende gaztea egoteak beste bizi bat ematen dio gure kontzertuari, eta bai publikoari, musikariei eta antolatzaileei gustatzen zaigun freskotasuna ekartzen dute gazteek!

Nolako emankizunak biltzen ditu Donostiako Musika Habostaldiak ( noiz eta non izaten dira)

Musika Hamabostaldia abuztuan zehar Donostian egiten den musika klasikako jaialdi bat da. 80 kontzertu inguru egiten ditugu, batez ere Donostian, nahiz eta azken aldian beste herrialdeetara ere zabaltzen ari garen. Aukera zabala eskaintzen dugu, beti musika klasikoa ardatz izanik, Auditorioan kontzertu sinfonikoak, opera eta balleta egiten dugu, baina Auditorioko zikloaz gain beste batzuk ere baditugu: Interprete Gazteak,  Aintzako musika,  Organoa, musika garaikidea, haurrentzako kontzertuak...

sol2

Nolako harrera izan du parte parte hartu duten gazteen artean #SOLasean programak?

Orokorrean erantzuna oso positiboa izan da eta beraien iritziak jasotzea oso aberasgarria izan da, oso gogoeta interesgarriak egiten dituzte gazteek!. Gehienek esperientziarekin gozatu dute eta bizitakoa baloratzeko gai izan dira; atzean dagoen lana ikusi dute, esfortzua...

Musika klasikoak gazteen artean dituen aurriritziak; elistista, aspergarria... hausten al doaz apurka-apurka?

Lan asko dugu oraindik egiteko eta ez da erraza aurreiritziekin amaitzea, oso errotuta baitaude. Gazteengana hurbildu nahi badugu, gertuago sentitzen duten formatuetara moldatu behar gara, beste disziplina artistikoekin elkarlana bultzatu (zinea, dantza, bideo-jokoak...), kalera irten... egia da ere ezin dugula gure esentzia galdu, baina erdibide bat aurkitu beharko dugu.

Datorren denboraldiari begira nolako programak aurrikusten dituzue gazteentzat? (gazte ordua...)

Oraindikan ez dugu 77.edizioa itxi baina gauza batzuk baditugu dagoeneko lotuta: Ordu Gazteak jarraituko du (Auditorioko kontzertuak 3 ?tan, kontzertua hasi baino 30 minutu lehenago, 30 urtetik beherakoentzat, MUSIKELER (Musikeneko gazteek KELEReko egoitzan eskaintzen dituzten kontzertuak), #SOLasean ekimenarekin jarraituko dugu... musika klasikoa beste publikoei zabaltzen saiatuko gara.