Artikuluak

Erasmus + programa: zubiak eraikitzen herrialdeen artean

Erasmus + programa: zubiak eraikitzen herrialdeen artean

Erasmus + programa: zubiak eraikitzen herrialdeen artean

egilea: Gazteaukera, 

Gazteen arteko trukeekin eskarmentu handia dute Urnietako Salesiar ikastetxean, 2006az geroztik hainbat gazte truketan parte hartu baitute.

Aurten, Erasmus+ proiektuaren baitan ( Espainiako Agentzi Nazionalaren laguntzarekin ANE) , Urnietako Bosko Anitz aisialdi taldeak gidaturik " Indarkeria gazteen artean: egoera eta erantzuna" goiburua aintzat hartuz Finlandia, Polonia, Alemania eta Euskadiko gazteek bat egin dute gazte truke emankor batean. Hasieran 5 herrialdeetako gazteek parte hartu behar bazuten ere, azkenean Galesko gazteek ezin izan zuten parte hartu. Orotara 40 gaztek egin zuten azkenean bat Urnietan, ekainaren 10etik 18ra bitartean.

20160611_135754Ekintza garrantzitsuen artean; nazio bakoitzaren aurkezpenak, indarkeria kasuen aurrean herrialde bakoitzaren protokoloak eta erantzunak, dantza tailerrak, musika, bideo edizioa, txangoak, argazki rallyak, Donostiako alkatearen harrera, gauetan egindako nazioarteko jokoak eta Public action edo herrian egindako ekintza izan ziren. Erasmus+ programa jendartean ezagutzera emateko, musika eta dantzaz baliatu ziren gazteak.

Gazteek oso pozik bukatu zuten topaketa eta informalki hainbat konpetentzia landu zituzten ekimenari esker, besteak beste; arduren banaketa, talde lana, ingeles hizkuntzaren erabilera, kultur ezberdinen ezagutza, teknologia berrien erabilera, naturarekiko harremana. etb.

Partaideek batez ere esperientzia hartatik egindako lagun berriak eta izandako harremanak baloratu zituzten gehien bat. Nolanahi ere, errepikatzeko esperientzia izan zela esan digute arduradunek eta dagoeneko planak egiten ari dira eguberrietan berriro elkartzeko Europako beste lurralde batean.

Erasmusx_vect_color