Aisialdia lanbide bilakatu

Aisialdia lanbide bilakatu
egilea: Gazteaukera,
Aisialdirako formakuntzak ezinbesteko ezagutzak eskaintzen ditu haur eta gazteen aisialdian esku hartzeko metodologia dinamiko baten bitartez, non ekintza hezitzaileak kudeatu eta taldeen dinamizazio integrala garatzeko aukera digun. Berau bolondres ingurua landu nahi dutenei interesatzen zaie. Gainera, lan munduko sarbideak erraztu ditzake, eremu soziokulturalean, gizarte etxeetan edo ludoteketan; baita haur eta gazte laguntzaile kanpamentuetan, udalekuetan, aterpetxeetan eta bestelako Hezkuntza ez formaleko ekintzetan ere.
Aisialdirako formakuntza jasotzeko, beharrezkoa da eremu honetan interesa izatea eta 18 urte beteta izatea edota betetzea kurtsoa bukatu aurretik.
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak arautu ditu: batetik, eskola ofizialen onarpena eta bestetik, eskaintzen dituzten haur eta gazteen aisialdirako begirale eta zuzendaria izateko kurtsoak. Horrek edukiak eta formakuntzako orduak egokitzera behartu ditu.
Alde batetik, aisialdiko begiralea izateko formakuntza honetan datza: zati teorikoa 150 ordu eta zati praktikoa 160 ordu; intentsiboa izan daiteke udaleku edo kanpamentu batean edo bestela, epe luzean burutu daiteke. Beste aldetik, zuzendaria izateko titulazioak 290 ordu teoriko eta 120 ordu praktiko eskatzen ditu.
Esteka honetan aisialdiko haur eta gazteen begirale zein zuzendari izateko eskola ofizialen datuak topatuko dituzu.
Orain arte Eusko Jaurlaritzako Gazteria sailetik igortzen ziren tituluak; irailetik aurrera, ordea, eskolen formakuntzaren egokitzapenarekin, Lanbidek eskainiko ditu aisialdiko begirale eta zuzendari izateko gaitasun ziurtagiriak. Esteka honetan topa dezakezu informazio guztia:
Euskaditik kanpo titulua lortzeko hainbat kurtso intentsibo ere badira, hala ere, kontutan izan behar da euskal eskolek hemengo errealitatearekin loturik doazen lanabesak eta esperientziak eskaintzen dituztela; horretaz gain, kanpoan kurtsoa egiten dutenek zailtasunak izaten dituzte praktikak egiterakoan.