Artikuluak

Hesian taldearen B aldea ezagutzeko aukera

Hesian taldearen B aldea ezagutzeko aukera

Hesian taldearen B aldea ezagutzeko aukera

egilea: Gazteaukera, 

Iker Bermeosolo 17 urteko gazteak musika eta argazkigintza atsegin ditu. Joan den igandean bermeotar honek eta bere bi lagunek Gazte-txartelari esker Hesian taldea ezagutzeko aukera izan zuten, barru-barrutik. Arratsalde pasa hartan Araba Euskarazen, talde nafarrarekin bizitako esperientziaz galdetu diogu.

Hesian taldea ezagutzeko aukera izan zenuten igandean Araba Euskarazen, nolakoa izan zen esperientzia?

Ahaztezina. Ez da Araba Euskarazera joaten garen lehen aldia,  baina igande honetakoa guztiz desberdina izan da, beste plano batetatik bizi izan genuen guztia.

Nola joan zen eguna, bazkaria, kontzertua? (kontatu pixka bat egin zenutena)

Goizetik irten genuen Bermeotik, eta eguerdira arte Araba Euskarazeko guneetatik ibili ginen. Eguerdian, Hesianekoekin batu ginen, eta  eurekin bazkaldu  eta kontzertu bat izan baino lehen jarraitzen duten prozesua bizi izan genuen.

[gallery ids="13491,13485,13488"]

Zer da gehien gustatu zaizuna bizitako esperientziaz?

Gehien gustatu zaidana, beste perspektiba batetik bizitzea izan da, normalean gu beste aldean egoten gara jarraitzaile modura, VIP bezala sentitu ginen.

Gazte-txartelari esker lortu zenuen saria, zertarako erabiltzen duzu batez ere Gazte-txartela?

Ez daramat denbora asko txartelarekin baina hainbatetan erabili dut. Oporretan atzerrira joateko atera nuen, bidaia aseguruagatik eta leku ezberdinetan egiten duten deskontuagatik. Autoeskolako deskontuetarako ere erabili dut eta zozketaren baten ere parte hartu dut.

[gallery ids="13487,13492,13493"]

Zer gehiago eskaintzea gustatuko litzaizuke Gazte-txartelak?

Ondo egongo litzateke, gazteentzako  bidaiak antolatzea atzerrira.

Praktikoa dela esango zenuke eta gazteak animatuko zenituzke txartela egitera?

Bai oso praktikoa da, ezinbestekoa izan beharko litzateke gazte guztientzako  eskaintzen dituen abantaila guztiengatik.