Artikuluak

LH: enplegurako ibilbidea

LH: enplegurako ibilbidea

LH: enplegurako ibilbidea

egilea: Gazteaukera, 

Lanbide Heziketa aukeratzean, bereizgarri argia duen prestakuntza-ibilbide bat hasten da: ikasleak jarduera profesionalerako prestatzen ditu, eta askotariko produkzio-sektoreen beharretara egokitzen da. Gainera, oso prestakuntza-eskaintza zabala du; hortaz, edonork aurki dezake bere itxaropen eta beharrekin bat datorren aukera.

Euskadin, erabat finkatuta dago prestakuntza hori, eta erreferente gisa hartzen da duen kalitatearengatik. Nabarmentzekoa da, adibidez, metalurgia-industriaren sektorean goi-mailako titulua duten pertsonen eskaera, espezializatuta daudenak eta fabrikazio mekanikoaren aurrerabidean nahiz horretan sortzen diren beharrei erantzuten laguntzeko gai izango direnak.

Lanbide Heziketak hiru heziketa ziklo eskaintzen ditu: Oinarrizko LH, Erdi Mailako LH eta Goi Mailako LH, ikasketak amaitzean lortzen den trebakuntza profesionalaren arabera. Horietako bakoitzera sartzeko, baldintza batzuk bete behar dira, esate baterako: DBH amaitutakoan, jarraian Erdi Mailako zikloan sar daiteke ikaslea baina ez Goi Mailako zikloan, eta Oinarrizko LH ikasteko gehieneko adina 17 urtekoa da. www.euskadi.eus/informazioa/lanbide-heziketako-sarbideko-baldintzak/web01-a2hlanhz/eu/

LHk 150 heziketa-ziklo baino gehiago eskaintzen ditu, 26 lanbide-familiatan antolatuta, normalean ikasle bakoitzaren interesa pizten dutenak. Komeni da hastea Lanbide-familia bat aukeratzen, hari dagozkion zikloak biltzen baititu. https://www.euskadi.eus/informazioa/lanbide-arloak/web01-a3hlanar/eu/

Lanbide Heziketa Duala LHren modalitate bat da; horren ikaskuntza-prozesua ikastetxean nahiz enpresan garatzen da, eta lanerako gaitasunak eskuratzeko aukera ematen du. LH Duala ez dago lanbide-familia zehatz bati lotuta, ez eta ziklo zehatz bati ere; Euskadin, 104 zentrok eskaintzen dute LH Duala.

Euskal Autonomia Erkidegoan egin berri den azterketa batek LH Dualean parte hartzen duten enpresa eta langileen gogobetetze maila altua azpimarratzen du, eta horixe bera egiaztatzen dute enplegagarritasun-zifrek ere: iazko ikasturtean, ikasketak LH Dualean egin zituzten ikasleen % 91 prestakuntza amaitu eta hurrengo egunean bertan kontratatu zituzten.

Eta, azkenik, LHko modalitate bat aukeratzeko laguntza behar baduzu, Fpbide gomendatzen dizugu. Atari horrek informazio zabala eta oso galdetegi praktikoa eskaintzen dizkizu. http://fpbide.com/eu/index.html

Ikasketak, Lana zein Etxebizitzaren inguruko zalantzak argitzeko GazteBizHitza Euskadiko gazteentzako orientazio eta aholkularitza doako on-line zerbitzua da. Zuk aukeratu whatsappez, telefonoz zein emailez bota zure galdera