Beasaingo Udaleko gazte laguntzaileentzako bekak

Deialdia egiten duena:
Beasaingo Udala
Baldintzak:
  • Programa honetan parte hartzeko, gazteek, eskaera egin aurretik gutxienez ere 18 urte beteak izan behar dituzte, gutxienez ere urte bete lehenagotik Beasainen erroldatuta egon behar dute eta ezein GGKErekin ere lan-harremanik ez dute izan behar.
Edukia:

OHARRA: Egungo osasun krisia dela eta, ezin da bermatu aipatutako epeak mantenduko direnik.

 

Oinarri hauen xedea Beasaingo gazteen artean honako hauek sustatzeko laguntzak ematea da:

  • Garapenerako lankidetza-ekintzak beharrik handiena duten herrialdeetan.
  • Herrialdeen eta kulturen arteko elkartasun-baloreak.

Horretarako, aukeratutako pertsona gazteek, herrialde horietan zuzenean parte hartzen dute garapeneko lankidetza-ekintzetan EAEko GGKE baten bidez gutxienez ere hilabete bateko denboraldia eginez eta horrek bide ematen die egiten diren ekintzak tokian ezagutzeko.

Epea:

2020/05/31

Kontaktua:

Beasaingo Udala

Loinazko San Martin Plaza, 1

20200 Beasain (Gipuzkoa)

Telefonoa: 943 02 80 50

Eremua:

Euskadi

Gipuzkoa

Beasain

Iturria:
2020-03-23ko 54. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Erlaziodun Loturak:
Irudiak: