Badakigu norentzat izan ziren 2023ko martxoko Desembalaje Bilbao azokarako gonbidapenak.

Hauentzat: Enire Beain Lazaro, Iker Montes Bageneta, Garazi Paredes Alonso, Ander Perez Fernandez, Uxue Artigau Gorostizaga


Zaharkinen salmenta-azoka hau, martxoaren 4 eta 5ean, Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre erakustazokan egingo da.

Bildumazaletasuna maite baduzu edo zaharkinak gustatzen bazaizkizu, aukera paregabea duzu!

Gainera, zure Gazte-txartelarekin € 1eko beherapena izango duzu Desenbalaje azokaren 47. edizio rako sarrera erostean.

Zer zozkatuko dugu?

5 sarrera bikoitz Desembalaje azokaren 47. ediziorako.

Parte hartzeko modua:

Bete ezazu formulario hau zure datuekin (azken eguna: otsailaren 26a).

Irabazleei nola abisatu:

Zozketa epea amaitu eta bi eguneko epean abisatuko zaie irabazleei, telefonoz eta ondoren e-postaz.

Sarrerak non eta noiz jaso behar dira?

Zure NANa eta Gazte-txartela erakutsiz, edo BECeko harreran, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20:00etara, azoka egin aurretik; edo BECeko leihatiletan, azoka egiten den egunetan.

Baldintzak:

Zozketa honetan parte hartzeak esan nahi du Gazte-txartelak lehiaketa eta zozketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak isilbidez onartzen direla.

 

Hasiera data - Amaiera data:
-
(España)