Lehiaketak eta zozketak

Gazte-txartelak antzerkira gonbidatzen zaitu!

Temporada Oton?o Festival Internacional de teatro de Vitoria-Gasteiz

Parte hartu zozketan eta neguko Gasteizko Udal Antzokien Sareko antzerki eta ikuskizunetara joateko sarrerak irabazi ditzakezu, zuk nahi duzunarekin gozatzeko! 

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu programa osoa.

Jarraitu Gasteizko Udal Antzokien Sareko berri guztiak Facebook eta Twitter-en.

Zer zozketatuko dugu?

Sarrera bikoitz bat honako antzerki-ikuskizun/antzezlan bakoitzerako:

  • Familia sarekada (Vaiven Teatroa) – 2023/10/18 – Printzipal Antzokia – Antzerkia euskaraz.
  • Love me (Marina Otero, Martín Flores Cárdenas) – 2023/10/19 – Jesus Ibañez de Matauco Antzokia – Antzerkia gazteleraz.
  • Jessica & me (Cristiana Morganti) – 2023/10/27 – Printzipal Antzokia – Dantza.
  • Guapa (El mono habitado) – 2023/10/28 – Federico Garcia Lorca Antzokia – Antzerkia gazteleraz.
  • La obra (Grupo Marea) – 2023/10/31 – Printzipal Antzokia – Antzerkia euskaraz.
  • Bidaia (Hika teatroa) – 2023/11/04 – Printzipal Antzokia – Antzerkia euskaraz.
  • Federico García (Mediterránea eta Festival Grec) – 2023/11/10 – Printzipal Antzokia – Musika eta dantza ikuskizuna.
  • Inactuales (L’Alakran) – 2023/11/16 – Printzipal Antzokia – Antzerkia gazteleraz.
  • Uz, el pueblo (Teatro Español eta La Villaroel) – 2023/11/18 – Printzipal Antzokia – Antzerkia gazteleraz.

Parte hartzeko modua

Bete formularioa zure datuekin eta adierazi zein antzerki edo ikuskizunetara joan nahi duzun (azken eguna: azaroak 12).

Irabazleei jakinaraztea

Astelehenero sarreren zozketak egingo dira, aste horretako ostegunetik urrengo asteko asteazkenera bitarteko sarrerak banatuz.

Telefonoz eta ondoren e-mailez, jakinaraziko zaie irabazleei zozketa-egunaren ondorengo bi eguneko epean. 

Gonbidapenak non eta noiz jaso behar dira?

Gasteizko Principal Antzokiko leihatilan, emanaldiaren egunaren bezperako 18:00etan beranduenez (sarrerak jasotzen ez badituzu, salgai jarriko dira). Egun berean emanaldi bat baino gehiago izanez gero, sarrerak lehenengo emanaldirako soilik izango dira. 

Baldintzak

Zozketa honetan parte hartzeak esan nahi du Gazte-txartelak lehiaketa eta zozketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak isilbidez onartzen direla.

Zozketa honetan zorterik izan ez baduzu, gogoratu Vitoria-Gasteizko Udal Antzoki Sareak antolatzen dituen ikuskizunetarako sarrera erostean %50eko beherapena izango duzula zure Gazte-txartelarekin.

Gasteizko Udal Antzokien Sarea

Hasiera data - Amaiera data:
-
(Espaa)