Gazte-txartelak Basauriko Social Antzokiko ikuskizunetarako sarrerak zozkatzen ditu (martxotik maiatzera)
Ekitaldiaren deskribapena

Parte hartu zozketan eta Basauriko Sozial Antzokian eskainiko diren antzerki eta ikuskizunetara joateko sarrerak irabaz ditzakezu; zuk nahi duzunarekin gozatzeko!
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu programa osoa .
Zer zozkatuko dugu?
Bi sarrera bikoitz ondorengo ikuskizunetarako:
- Irabazleak: Iñaki Lizarralde Otegi, Diego Ampudia Luzuriaga. Hoy puede ser mi gran noche (Teatro en vilo) – 23/03/18 – Antzerkia gazteleraz
- Irabazleak: Ander Ibargutxi López, Garazi Paredes Alonso. Las que limpian (A panadaria & Centro Dramático Nacional) – 23/03/25 – Antzerkia gazteleraz
- Irabazleak: Olaia Samperio Sanz, Ane Espilla Bengoetxea. Yarin (Kukai Dantza) – 23/04/22 – Dantza ikuskizuna
- Irabazleak: Miriam Lujua De Cáceres, Harkaitz Leturiaga Agiriano. Hobe ixilik (Txalo produkzioak) – 23/04/28 – Antzerkia euskaraz
- Irabazleak: Nagore Ruedas Cubas, Julen Domingo Urrejola. Lurtarrok (El mono habitado) – 23/05/12 – Antzerkia euskaraz
- Migratzaileak (Aukeran Dantza Taldea) – 23/05/20 – Dantza ikuskizuna
Parte hartzeko modua:
Bete ezazu formulario hau zure datuekin eta adierazi zein ikuskizunetara joan nahi duzun (azken eguna: maiatzaren 14a).
Irabazleei nola abisatu:
Astelehenero sarreren zozketak egingo dira, asteburu horretarako sarrerak banatuz.
Telefonoz eta ondoren e-mailez, jakinaraziko zaie irabazleei astelehen horretan bertan.
Sarrerak non eta noiz jaso behar dira?
Basauriko Sozial Antzokiko leihatilan, emanaldiaren asteburuaren bezperako ostegunean beranduenez, zure NAN-a eta Gazte-txartela erakutsiz.
Baldintzak:
Zozketa honetan parte hartzeak esan nahi du Gazte-txartelak lehiaketa eta zozketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak isilbidez onartzen direla.
Zozketa honetan zorterik izan ez baduzu, gogoratu Basauriko Sozial Antzokiak antolatzen dituen ikuskizunetarako sarrera erostean %30eko beherapena izango duzula zure Gazte-txartelarekin.
Informazio zehatza
- Hasiera data - Amaiera data:
- -