Lehiaketak eta zozketak

Gazte-txartelak "Desembalaje Bilbao" azokara gonbidatzen zaitu!

Desembalaje

Gazte-txartelak 5 sarrera bikoitz zozketatuko ditu 2025eko azaroaren 8an eta 9an Barakaldoko BEC-en ospatuko den Desembalaje azokaren 52. ediziorako. Bildumazaletasuna maite baduzu edo zaharkinak gustatzen bazaizkizu, aukera paregabea duzu!

Gainera, zure Gazte-txartelarekin 1 €-ko beherapena izango duzu Desembalaje azokaren 52. ediziorako sarrera erostean.

Zer zozketatuko dugu?

5 sarrera bikoitz Desembalaje azokaren 52. ediziorako.

Parte hartzeko modua

Bete formularioa zure datuekin (azken eguna: azaroaren 5a)

Irabazleei jakinaraztea

Zozketa epea amaitu eta bi eguneko epean abisatuko zaie irabazleei, telefonoz eta ondoren posta elektronikoz.

Sarrerak non eta noiz jaso behar dira?

Zure NANa eta Gazte-txartela erakutsiz, BECeko harreran, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 20:00etara, azoka ospatu aurretik; edo BECeko leihatiletan, azoka ospatzen den egunetan.

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa

Tratamendu-Jardueren Erregistroa (TJE)

BEC   

Hasiera data - Amaiera data:
-
(España)