Gazte-txartelak Expovacaciones 25 azokarako sarrerak zozkatzen ditu.
Ekitaldiaren deskribapena

Gazte-txartelak 5 sarrera bikoitz zozketatzen ditu 2025eko maiatzaren 9, 10 eta 11n Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren (BEC) egingo den Expovacaciones azokarako. Kirol-turismo aktiboa eta abenturazkoa, esperientzia gastronomikoak, hondartza edo mendia, asteburuko ihesaldiak, bidaia luzeak eta askoz gehiago maite badituzu, hau da zure aukera!
Gainera, zure Gazte-txartelarekin 1€-ko beherapena izango duzu zure sarrera leihatilan erostean. Leihatilan, sarreraren prezioa 4€-koa da, eta aurreko egunetan online erregistratuz gero, doakoa da.
Zer zozketatuko dugu?
5 sarrera bikoitz Barakaldoko Bilbao Exhibition Centren (BEC) egingo den Expovacaciones azokarako.
Parte hartzeko modua
Bete formularioa zure datuekin (azken eguna: maiatzaren 6a)
Irabazleei jakinaraztea
Telefonoz eta ondorengo posta elektronikoaren bidez jakinaraziko da, zozketa amaitu eta bi eguneko epean.
Gonbidapenak non eta noiz jaso behar dira?
Jakinarazpenean bertan, mezu elektroniko bidez emango da sarrera bikoitza.
Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa
Tratamendu-Jardueren Erregistroa (TJE)
Informazio zehatza
- Hasiera data - Amaiera data:
- -