Lehiaketak eta zozketak

Gazte-txartelak Gasteizko Magialdia jaialdirako sarrerak zozketatzen ditu!

Gasteizko Magialdia

Magia zalea zara? Ez galdu zure aukera! Parte hartu zozketan eta irabazi 2023ko Magialdia jaialdiko galetarako sarrera bikoitz bat.

Zazpi jardunaldi ikusgarri, Arabako hiriburuko kale, antzoki, erakusleiho eta beste hainbat txokotan ilusionismoaren arteaz gozatzeko. Jarraitu jaialdiaren programa osoa Magialdia jaialdiaren Facebook orrian

Zer zozkatzen dugu:

  • 2 sarrera bikoitz, irailaren 16an (18:00etan) Vitoria-Gasteizko Principal Antzokian egingo den Eszenako Magiaren Nazioarteko galarako.
  • 2 sarrera bikoitz, irailaren 17an (18:00etan) Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregian egingo den Hurbileko Magiaren Nazioarteko galarako.

Parte hartzeko modua:

Bete ezazu ondorengo formularioa zure datuekin eta esaguzu zer ikuskizunetara joan nahi zenukeen (azken eguna irailaren 10a izango da)

Irabazleei jakinaraztea:

Telefonoz eta ondoren e-mailez jakinaraziko zaie zozketa-egunaren ondorengo bi eguneko epean.

Gonbidapenak non eta noiz jaso behar dira:

Gala egingo den esparruko leihatilan, NANa eta Gazte-txartela erakutsita, gala ospatuko den egunean bertan.

Baldintzak:

Zozketa honetan parte hartzeak zera adierazi nahi du, Gazte-txartelak bere zozketetan eta lehiaketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak onartzen direla.

Magialdia

Hasiera data - Amaiera data:
-
(España)