Gazte-txartelak Gasteizko Udal Antzokien Sareko 2023ko neguko ikuskizunetako sarrerak zozkatzen ditu.

Parte hartu zozketan eta Gasteizko Udal Antzokien Sareko neguko antzerki eta ikuskizun etara joateko sarrerak irabazi ditzakezu, zuk nahi duzunarekin gozatzeko!

Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu programa osoa .

Jarraitu Gasteizko Udal Antzokien Sareko berri guztiak Facebook eta Twitter-en.

Zer zozketatuko dugu?:

Sarrera bikoitza ondorengo ikuskizunetarako: 

    • Lectura Fácil (Centro Dramático Nacional y Traspasos Kultur) – 23/03/10 – Printzipal Antzokia – Antzerkia gazteleraz
    • Ez naiz inoiz Dublinen egon (Tentazioa)– 23/03/22 – Printzipal Antzokia – Antzerkia euskaraz
    • Todas las canciones de amor (Check-in Producciones) – 23/03/24 – Printzipal Antzokia – Antzerkia gazteleraz
    • Gari & Maldanbera – 23/03/30 – Felix Petite Antzokia – Musika
    • Para acabar con Eddy Bellegueule (LaJoven) – 23/04/01 – Felix Petite Antzokia – Antzerkia gazteleraz
    • Bilbao Sinfonietta & Geraldine Ramírez – 23/04/22 – Printzipal Antzokia – Musika

Parte hartzeko modua:

Bete formulario zure datuekin (azken eguna: apirilaren 16a)

Irabazleei jakinaraztea:

Astelehenero sarreren zozketak egingo dira, aste horretako ostegunetik urrengo asteko asteazkenera bitarteko sarrerak banatuz.

Telefonoz eta ondoren e-mailez, jakinaraziko zaie irabazleei zozketa-egunaren ondorengo bi eguneko epean.

Gonbidapenak non eta noiz jaso:

Gasteizko Principal Antzokiko leihatilan, emanaldiaren egunaren bezperako 18:00etan beranduenez (sarrerak jasotzen ez badituzu, salgai jarriko dira). Egun berean emanaldi bat baino gehiago izanez gero, sarrerak lehenengo emanaldirako soilik izango dira.

Baldintzak:

Zozketa honetan parte hartzeak esan nahi du Gazte-txartelak lehiaketa eta zozketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak isilbidez onartzen direla.

Zozketa honetan zorterik izan ez baduzu, gogoratu Vitoria-Gasteizko Udal Antzoki Sareak antolatzen dituen ikuskizunetarako sarrera erostean %50eko beherapena izango duzula zure Gazte-txartelarekin.

Hasiera data - Amaiera data:
-
(España)