Gazte-txartelak Kresala zinekluberako sarrerak zozkatzen ditu apirilean.
Ekitaldiaren deskribapena

Parte hartu zozketan! eta zorterik ez baduzu, gogoratu zure Gazte-txartelarekin Euro 1eko beherapena duzula zure sarrera erostean.
Donostiako Kresala Zineklubak 50 urte daramatza zine komertzialetik haratagoko zine saioak antolatzen. Saioak jatorrizko bertsioan eskaintzen dituzte eta amaieran solasaldi bat izaten da nahi duenarentzat.
Jarraitu Kresala Zineklubaren inguruko berri guztiak Facebook eta Instagram -en.
Zer zozkatuko dugu?
Sarrera bikoitz bat honako ondorengo zinema saiorako:
- Time to Love – 2023/04/18 – Trueba zinemak Turkia. 85 min. Zuz: Metin Erksan
Parte hartzeko modua:
Bete ezazu formulario hau zure datuekin eta adierazi zein pelikula ikusi nahi duzun (azken eguna: apirilaren 13a).
Irabazleei nola abisatu:
Zozketa epea amaitu eta bi eguneko epean abisatuko zaie irabazleei, telefonoz eta ondoren e-postaz.
Sarrerak non eta noiz jaso behar dira?
Trueba zinemetako leihatilan, emanaldiaren egun berean.
Baldintzak:
Zozketa honetan parte hartzeak esan nahi du Gazte-txartelak lehiaketa eta zozketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak isilbidez onartzen direla.
Aurreko hilabetekoaren irabazlea: Lide Laca Bueno.
Informazio zehatza
- Hasiera data - Amaiera data:
- -