Lehiaketak eta zozketak

Gazte-txartelak Operara gonbidatzen zaitu!

L?elisir d?amore

ABAO (Asociación Bilbaína de Amigos de la Ópera) erakundeak, Gazteam programaren bitartez, operara gonbidatu nahi zaitu. Parte-hartu zozketan eta Euskalduna Jauregian eskainiko den Gaetano Donizetti-ren “L’elisir d’amore” ikuskizunera joateko aukera izango duzu.

Gazteam programak T25 eta T30 txartelen bidez (adinaren arabera) funtzionatzen du eta txartel hauek operarako sarrerak salneurri murriztuan erosteko aukera ematen dute.

Zer zozketatuko dugu?

Bi Gazteam txartela + sarrera bikoitz bat “L’elisir d’amore” opera ikuskizunera joateko. Irabazlea eta bere laguna 30 urtez beherakoak izan behar dute promozioaz baliatu ahal izateko.

Opera 2023ko azaroaren 27an (astelehena) eskainiko da, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Parte hartzeko modua

Bete formulario zure datuekin (azken eguna: azaroak 22)

Irabazleei jakinaraztea

Telefonoz eta ondoren e-mailez jakinaraziko zaie zozketa-egunaren ondorengo bi eguneko epean.

Gonbidapenak non eta noiz jaso behar dira?

Euskalduna Jauregiko leihatilan, emanaldiaren egunean bertan, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago, zure NANa eta Gazte-txartela erakutsita.

Edo, ABAO erakundearen bulegoetan, edozein momentutan, zure NANa eta Gazte-txartela erakutsita.

Baldintzak

Zozketa honetan parte hartzeak esan nahi du Gazte-txartelak lehiaketa eta zozketetan aplikatzen dituen baldintza orokorrak isilbidez onartzen direla.

Zozketa honetan zorterik izan ez baduzu, gogoratu ikuskizunerako sarrerak salneurri murriztuan erosi ditzakezula zure Gazteam txartela aterata.

Gazteam

Hasiera data - Amaiera data:
-
(Espaa)